Hasiera: Andre Maria, zeruetara
Amaiera: Seme Jesus onduan.
Iturri nagusia: ELRL, 19-21
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* iradu = bizkor, presaz
* mizka = guri, samur
Testu-oharrak:
Olerki honek jatorrizko bertsioan beste hiru bertso zituen; autoreak horiek guztiz berridatzi ere egin zituen —nonbaiten argitaratzeko asmotan, zalantzarik gabe—; baina azkenean baztertu egin zituen nonbait, eta ez zituen argitaratu. Honela dira jatorrizko estrofak —kortxete artean jarri ditugu ezabatu eta zuzendutako testuak—:
"Argi egin zan gorde zinduan [Argi egin da Andre Mariren]
illobi garbi barrian.
Ederragoa berbiztu ziñan [Andre Maria biztu egin da]
egun-sentiko begian.
Gorako indar leun batek gozoro
artu zinduzan besotik [artu dau beso artean].
Eguzki bat lez igaro ziñan [Samur daroa gozo eta illaun]
goizeko lurrun artetik [zeruetara bidean].
Urre ta liñuz azaldu ziñan [Urre ta liñu jantziak ditu],
gorantz begira burua [goirantz daroa burua].
Alderik alde zabal egin zan [Poz batek daukaz bere niniak
zure gauean zerua [bere bular ta burua].
Ingurune-oharrak:
[I] Andre Mariaren zeruratzea, Jasokundearen misterioa, kantatzen du hemen poetak.