Hasiera: Ikas-mińak jo nindun
Amaiera: ikasten noiatsu.
Titulua/Ezkaintza: [Napolesera]
Iturri nagusia: ELRL, 250
Idazte-urtea: 1951 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* must egin = murgildu
Ingurune-oharrak:
ik.: Seguruenik Arantzazuko teologi ikasketak amaitzean –zerbait lehenago; dena dela, 1955ean– hartu zuen Napolira joan beharreko zuen abisua. Horregatik urte hori esleitu diogu olerkiari.
[I] Makinazko testuaren gainean, parentesi artean eta eskuz “(Napolesera)” idatzi zuen, titulu gisa edo.
Izan ere, apaiztu orduko Napolira ikastera joateko destinoa hartu zuen nonbait Gandiagak. Horri buruz dihardu olerki honetan; dena dela, inolako dokumentutan ez da ageri destino horren berririk, eta bai Santanderko (Cantabriako) orduko Comillas-era joatekoa. Baina poesia honetatik garbi dago, Napolirako destino hori izan zuela: “Elerti zuzenkaiak” ikastera; eta onartua zuela.
“Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia” izeneko elkarrizketan aipatu zuen berriro Napolira joatekoa. (Punto y Hora de Euskal Herria, 1986, 423. zenb., 23. or.).
Ezaguna da, azkenean ez batera eta ez bestera joan zela, eta Arantzazun geratu zela, seminarioko irakasle.