Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zeure oiñotan gura dot, Ama,

Amaiera: Gotzaiak apaiz-ganzutan.

Titulua/Ezkaintza: Zure oiñotan. Mezako barri lagunari biotzez [EXC]

Iturri nagusia: ELR-1, 108-111 or. (ELR-2, 79. zenb., 126-128 or.)

Beste iturria(k): ELRL, 243-248 + ELRP, 59-60 or. (gaztelania) + EXC, 11 (1954) 11. or.

Idazte-urtea: 1954 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1954 (EXC)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Arantzazu: Andre Maria

Azpi-gaia: Bizitza: apaizgoa

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Sinadura: Bitoriano Anaiak (EXC)

Hiztegia:
* aretx = haritz

Testu-oharrak:
Olerki hau hiru bertsio aski ezberdinetan daukagu, nahiz eta zalantzarik gabe hiruretan olerki bera izan. ELR liburukoa jaso dugu nagusienik; baina interesgarria da besteekin alderatzea. Horretarako alderaketa-taula egin dugu (ik. aparteko dokumentu hori).
Laburrena ELR liburuan argitaratutakoa da. Gainera horren erdialdean badaude hiru lerro puntuz eginak, eta tartean honako hitz "misteriotsu" hauek galduta bezala: "Sinesten neban Misterioa"... Nola interpretatu behar dira?
ELRL karpetako bertsioan eskuz sartutako aldaketak hobetsi ditugu, eta horiek ordezkatu dituzten aurreko makinazko aldaerak kortxeteen artean jarri ditugu.

Ingurune-oharrak:
ik.: Olerki hau 1954ekoa izan daiteke, urte horretan apeztu baitzen Bitoriano Gandiaga. Urte horretan argitaratu zuen gainera Excelsior aldizkarian.
Patxi Agirrek, Gandiagarekin bateratsu Arantzazun Teologia ikasten zuenak, dioenez, honelako poemaren bat irakurri zuen Sortzez Garbiaren egunean Komunitatearen aurrean, eta arrakasta handia izan zuen. Jendea harrituta utzi omen zuen. Seguruenik poema hauxe errezitatu zuen.
[I] Arantzazuko kolegio edo seminarioko mutikoek apaizen meza erasoten ikasten zuten lehenengo urtetik hasita.
[II] Oso txikia zela, ama gaixotu zitzaion, eta Bitoriano mutikotxoa Nabarrizko Jose osabaren zainpean ipini zuten.
[III] Apaizgintzakoan apezpikuak olio santuz igurtzi —gantzutu— egiten du apaizgaia.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa