Hasiera: Ereserki barri bat abestuko deutsut,
Amaiera: zeuri esker oro.
Titulua/Ezkaintza: Ereserki barria (Geure Aita Jesus Larrinagaren urtegunez; 1951'gko Lotazillak 25'g.) [DMA]
Iturri nagusia: ELRL, 238-241
Beste iturria(k): DMA, 1951, 2. zenb., 6. or. + DMA (1954, 12 zenb., 10 or.
Idazte-urtea: 1951, lotazila-25 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Jainkoa
Gaia 2: Familia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Dokumentu mota: Pri + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Sinadura: Gtar B.
Hiztegia:
* irazapen = kreazio
* irazan = sortu, kreatu
* lake = laga?
* aitagertasun = aitagotasun = aitatasun
Testu-oharrak:
Olerki honek gorazarre otoitzaren forma du, azkeneko bi ahapaldietako Hirutasun Santuaren doxologia eta guzti.
“Zerurako azi” lerroraino berriro argitaratu zuen olerkia, aldaketa txikiekin, DMA aldizkari berean, bera apaiztu zenekoan (DMA,1954, 12 zenb., 10 or.). Eta honako ahapaldia gaineratu zion:
"Ereserki barri bat dabestzut gaur neure
Apaiz len-egunez
Aitagoa mesedeak nigan sortu dauan
Eskerran indarrez".
ELRL-n ia berdin jaso zuen poema; baina hasiera honekin:
"Goratzarre barri bat abestuko deutsut". DMA-ko testua jaso dugu nagusitzat, argitaratua dagoelako; eta kortxeteen artean edo honako ohar zenbakituotan adierazi ditugu ELRL-ko aldaerak; jakinaz, hala ere, iturri honetakoa dela azken aldaera.
(1) Ahapaldi hau honela dago ELRL karpetan:
"Geiago egin zenduan gizonarentzako,
Irazaille argi,
itxaso-egurats-su, lur-gerizpe-margo,
abere ta egazti".
(2) Ahapaldi hau eta aurrerakoak, azkena izan ezik, oso ezberdin daude ELRL karpetan; hona:
"Zeuk asmoz egindako doai eder dogu
aita gizon ori.
Sendiko agea da. Bere gerizpean
jaio giñan ta azi.
Zein maitekorra dan ta zein dan agurgarri
ta bedeinkatua,
eguneroko ogiaz etxera datorren
aita nekatua.
Zeuk emon zeuntsan gure ama laztanari
ain lagun zintzoa.
Aita orrek egin dau ama dogunaren
poza ta abaroa.
Arek ezi ginduzan lantzeka gentorzan
landara makurrok.
Areri zor deutsaguz gizabiderako
oitura zuzenok.
Zeuk jarri zeundun [sic], Jainko, gure gizonean [sic]
aitagotasuna*.
Eskerrik asko! Zeu be Aita baiño beste
ezpazara, Jauna.
Goratzarre barri bat diñotsut gaur gure
aitaren egunez,
aitaren mesedeak nigan sortu dituan
esker on indarrez.
Zuri aintza, Egille, ta Jasukristori
ta Gogo Deunari.
Aintza ta esker oro neurri ta amai-gabe
Irutasun orri.
Eskerrak, Irutasun, eutsiz milla esker,
eskerrak oparo.
Eskerrak, Irutasun, bein ta milla bider,
Zeuri esker oro."
Ahapaldi aldatu hauekin, hasieran A. Larrinaga Arantzazuko ikasleen “maisuari” eskainitako olerkia, zuzenean bere gurasoen eta bereziki bere aitaren omenerako bihurtu duela dirudi.
Ingurune-oharrak:
Aita Jesus Larrinaga Arantzazuko fraideari eskainia da olerki hau jatorriz, haren urtebetetzean, tituluan dioenez; Teologiako ikasleen arduradun edo "maisu" zen orduan, Gandiaga ere Teologia ikasten ari zelarik (1951).
Olerki laburtua, berriz, , Dos Meses aldizkarian, argitaratua (1954), bere buruari eskaini zion nolabait Gandiagak, apaiztu zenean, gaineratutako azken ahapaldian ageri denez –1954an apaiztu zen Gandiaga–. Olerkiaren buruan zera dakar aldizkarian: “Apaizgoa / aitagotik / aragoa”..
ELRL-ko bertsioan apaiz-aitagoari buruzko aipuak eta Aita Larrinagarena desagertu egin dira, eta bere gurasoei eta bereziki bere aitari eskaitzen dio olerkia.
[I] Bibliako Hasiera liburuko testua gogoratzen du, Jainkoak Abrahami egindako agintzarian: "Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut" (Has 22, 17).