Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nire bidea etzan unoro

Amaiera: ninduan berotasuna.

Iturri nagusia: ELRL, 155-156

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Arantzazu: Seminarioa/Mutikoak

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* albandeiko = "albako ezkila, egunsentiko kanpandeia" (ELR-2, 265. or.)

Testu-oharrak:
(1) Bi lerro hauetako hitzen ordena honetara zegoen jatorrizko makinazkoan: "Baiņa bidea etzan edegi / unoro luma tartean".
(2) Lerro honen alboan dator eskuz idatzita, horren aldaeratzat edo: "izandu neban zer egin".
(3) "Lan" hitzaren ordez alboan "alegin" iradoki zuen; baina aurrekoa ezabatu gabe.
(4) Bi lerro hauetako hitzen ordena makinazko jatorrizkoan: "Zelai legunak zear, noizik bein, / egiten eustan oldeak".

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak bere egunkarian (1986ko abuztuaren 4an) aitortzen du pedagogia zein gogorra zuen erabilia: "Maitasun lehor bati zegozkionak eginez gero, haurrekikoak ondo kunpliturik geneuzkalakotan, luzaro bizi izan bait gara. Legea, lege lehorra, zintzo eta zurrun betez gero, ez genuen kontzientziako erantzukizun handiagorik. Baina horra non ageri zaizkigun gurasoak maitasuna azkeneraino eramanez, lehor baino gozo, legearen aurrean zurrun baino malgu eta bigun, pedagogia gizakoia bat irakatsiz. Izan ere okerkeria bakoitza zigortuz gero lasai ginen geratzen, gure egitekoa beterik genuelakoan".
Dena dela, Rufino Iraolak, Arantzazun bere irakasle ezagutu zuenak, ez omen zuen inoiz mutikorik jotzen ikusi Gandiaga (Bidegileak. Bitoriano Gandiaga, 3. or.). Bestelakorik ikusi zuten lekukoak ere badira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa