Hasiera: Arantzazuko goian
Amaiera: ostondo urrunetik.
Titulua/Ezkaintza: Izar argiaren poema txikia
Iturri nagusia: ELRL, 128-129
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Olerkiaren gainean eskuz dago idatzita titulua, parentesi artean: “(Izar argiaren poema txikia)”. Ik. “Elorriko izar onak” olerkiaren erregistroko “Hist-Oharrak” eremuan idatzitako oharra. Uste izatekoa da, 1956ko Arantzazuko literatur sariketarako jarri ziola titulua, sariketa horretara aurkeztu baitzuen, dirudienez, olerki hau.
Ingurune-oharrak:
Dirudienez, “Arantzazuko Amaren omenezko Euskal-sariketara” aurkeztu zuen 1956an, Lau olerki aurkeztu zituen Gandiagak sariketa horretara:1. Hemengo hau, “Izar argiaren poema txikia” tituluarekin eta “Gar Bete” ikurritzarekin nonbait; 2. “Elorriko lorak” hasten zena, eta nonbait “Lorak batu” ikurritzarekin (lehen saria); 3. “Legor egoan Euskalerria” hasten dena, “Ur-ots” —ala “Euskalerriak goizalde”?— ikurritzarekin aurkeztu zuena; 4. Identifikatu ez dugu beste bat, “Lur bizi” ikurritzarekin aurkeztu zuena nonbait.
Hemengo poema honi buruz zera idatzi zuen Manuel Lekuonak, sariketako mahaiburuak, idazlanei buruzko bere iritzi kritikoan: “'Ur-ots'-en etorri ber-bera, erreztasun ber-bera. Bañan lirikoagoa. Era-batekoago, azal eta mami. Ederra benetan” (ik. “Legor egoan Euskalerria” olerkiari egindako oharra).
Sariketara bidalitako testuak ez daude sariketa berera aurkezturiko beste testuekin batera Arantzazuko artxiboan, seguruenik autoreak berak jaso eta bereganatu egin zituelako gero. “Elorriko lorak” hasten zenarekin irabazi zuen lehiaketako lehen saria (ik. “Elorri: Poematxuak” olerkiaren ohar historikoa, datu-base honetan).