Hasiera: Elorri: Poematxuak.
Amaiera: dar-dar eta barru-ikaraen ots.
Iturri nagusia: ELR-1, 21. or. (ELR-2, 25. or)
Beste iturria(k): ELRL, 0I + ELRP, 7. or. (gaztelania)
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Elorria
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Testu-oharrak:
ELR eta ELRL-ko testuak berdinak dira funtsean. Baina ELR-ren titulua "Elorri" den bezala ELRL-ren titulua "Elorriko lorak" zen; horregatik, lehen bi lerroak zerbait ezberdin dira:
"Elorriko lorak: Poematxuak.
Elorriko loraen eder-tankeraz".
Bestalde, ELRL-k honako aldaera hau dakar atzealdean, hitz lauz idatzita, eta gainetik eskuz aldatuta, eta, dirudienez, azken batez ezabatutzat emana; aldaturiko testua kortxete artean ematen dugu:
"'Elorriko Lorak': Poematxuak dira: Arantzazuko etxe santu ta inguruaz diarduten poematxuak.
Elorriko lorearen eder tankeraz eder-naiezko poematxuak. [Etxe-santua Arantzazuko biotz, ingurua gorputz, Andra Mari bizitz.]
Poematxuok abots, abots apal, abots bakun. Arantzazuk nigan sortu dituan ots [ Arantzazuren dardar eta barru-ikararen ots]".
Garbi dago, formula ezberdinetan zalantzan ibili ondoren, azkenean ELR-n argitaratutako aldaerara iritsi zela poeta.
Ingurune-oharrak:
ELRL olerki-sorta handiaren (253 orrialde) sarrera edo aurkezpen gisa dago ipinita olerkitxo hau. Seguruenik hauxe aukeratu zuen “Arantzazuko Amaren omenezko Euskal-sariketara” (1956) aurkeztu zuen “Elorriko lorak” izeneko poemaren hasiera gisa. Baina, dirudienez, bildumako beste olerkiren batzurekin osatu zuen: “Ementxe dago atxa” –”Ementxe dago arkaitza”–, besteak beste (ELRL, 198. or.). Lehen saria irabazi zuen gainera poema honekin (ik. Arrue, Antonio, “Cuatro poetas vascos actuales” (Euskera, VIII-IX (1963-64), 189 or.). Poema irabazlea osorik ez dugu aurkitu ahal izan, ez argitaratuta eta ez Gandiagaren artxiboan.
ELRL-n dagoen bezala aurkeztu zuen seguruenik 1956ko sariketara; eta gero argitaratzean egin zizkion aldaketak.