Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Arkaitzak, elorriak,

Amaiera: mendiz-mendi

Iturri nagusia: ELR-1, 25 (ELR-2, 03. zenb., 29. or.)

Beste iturria(k): AJGL, 10 + AJGS + ELRD, 1. diskoa, 4. pista + ELRP, 29. or. (gaztelania)

Idazte-urtea: 1960-1961-it (ELRZ)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea

Dokumentu mota: Lib. + Dakt + Esk + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (ELRD)

Testu-oharrak:
AJGL iturrian grafia euskara batuan dago, jatorrizko euskalkia errespetatuta.
P. Anasagastiren gaztelaniazko itzulpena, ELRP liburuan argitaratua, guztiz ezberdina da, AJGL-koaren aldean. ELRD-koa Gandiagak, elkarrizketaren batean edo, esandakoetatik dago jasoa nonbait. Idazkeraz zerbait aldatuta dago jatorrizko testua. Eta olerkiari iruzkin modukoa erantsi zion: "Hemen hori bizi da ezta, arkaitza eta elorria". Dena dela, ez dirudi iruzkin hau olerkiaren zatitzat hartzerik dagoenik. "Bitoriano Gandiaga berbetan" dauka titulutzat-edo jarria ELRD-k testuaren gainean. Agian Gandiagak norbaitekin hizketan testuari erantsitako iruzkina da.
Gaztelaniazko itzulpenaren eskuizkribua eta makinazko kopia dauzkagu; autoreak berak egin zuen hori, Arantzazu tituluko liburu grafikorako (1987). Beste hirukin batera aukeratu zuen hau Elorri liburutik, liburu horretarako, kapitulu bakoitzerako bana. "Jatorrira begira" kapituluaren buruan dago hemengo hau. Gaztelaniazko itzulpena liburuaren gaztelaniazko edizioan dago.
(1) AJGL-n “Harkaitzak, elorriak” hasten da, ‘h’ eta guzti; baina bizkaieraz utzi zuen olerkia. (2) AJGL-n “eutsoen” idatzi zuen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa