Hasiera: Mendiko aur, Urbia,
Amaiera: men ta gustagarri.
Iturri nagusia: ELR-1, 64-65 or. (ELR-2, 39. zenb., 74-75 or.)
Beste iturria(k): ELRL, 78-80 + ELRP, 31-32
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Arantzazu: Urbia
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Hiztegia:
* eillor = artegi, eskorta (ik. ELR-2, 266. or.).
* deslai = aske, sakabanatu (ik. ELR-2, 266. or.).
* otzaus = epel
* gupera = bupera, oso fin (ELR-2, 267. or.).
Testu-oharrak:
ELRL-ko eta ELR-ko testuak berdinak dira funtsean. ELRL-ko aldaerak kortxeteen artean edo azpiko ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) Ahapaldi hau guztiz berria da, autoreak ELRL-koaren alboan eskuz idatzia. Honetara dago ELRL-koa, makinaz idatzia:
"Zergaitik etzara zeu,
ardien gidari [txori ta giberri]
pagadira etorten,
beroari igesi.
Zu beti bidariei
eder, maratz, garbi,
bedartza loretuan
ur, gaztae, mami.
Zu beti bidariei
eder, maratz, garbi".
(2) ELRL-ko makinazko testuan "otzan" jarri zuen eskuz, baina hori ez zen testu inprimatura pasa, "maratz" baizik.
Ingurune-oharrak:
[I] Urbia: Aizkorri mendi-katearen oinean dagoen zelaiune zabala, Arantzazutik laster, artzainen lekua, mendizaleek maitatua; bertan kamamila ugari sortu ohi da. Euskal Arkadia deitzen du olerki honetan.
[II] Aitzgorri (Aizkorri): Mendi-katearekin batera, kate horretako tontor jakin bati deritza horrela; bertan ermita dago jasota. Urbiatik igarotzen dira bertara igotzeko mendizaleetan gehienak.