Hasiera: Elorri, / zugaitz da ta sasi.
Amaiera: barrion irrintzi.
Titulua/Ezkaintza: Arantzazuko torrea [Arantzazu]
Iturri nagusia: ELR-1, 55-57 or. (ELR-2, 32. zenb. , 63-64. or.)
Beste iturria(k): ELRL, 141-142 + ARAN, (1986, apirila) 1a + AJGL, 49 + AJGS + + ELRP, 26. or. (gaztelania) + AE1P, B, 12
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Santutegia
Dokumentu mota: Lib + Dakt + Inpr + Esk (gaztelaniazkoa)
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti + Bitoriano Gandiaga (Lehen bi ahapaldiak)
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (AE1P)
Hiztegia:
* ugarri (uharri) = uhaitza, uretako haitza (ik. ELR-2, 270. or.).
* zantzo = irrintzia, lekaioa, oihua (ik. ELR-2, 270. or.)
* arrrandi = handitasun
* iraurri ≠ zemenduta (ELR-2, 267. or. ).
* abant eta abantlari = arraun eta arraunlari
Testu-oharrak:
ELR-n hainbat aldaketa dago ELRL-ko bertsioarekiko; baina olerki berbera da zalantzarik gabe. Besteak beste, hasiera eta bukaera berdinak dira. ELR-koaren azpian jaso dugu ELRL-koa osorik. Kortxeteen artekoak jatorrizko makinazko testuarenak dira, gero eskuzko aldaerez trukatuak.
ARAN aldizkariak ELR-tik hartu zuen, baina lehen hiru ahapaldiak bakarrik. "Arantzazuko torrea" titulu pean argitaratu zuen ELR-ko beste bi poemekin batera —horiek ere partez—, eta "Maria, torre de David" tituluko artikuluari erantsita edo.
AJGL liburuak —eta horren jatorrizko eskuzkoak, AJGS-k— lehen zazpi lerroak bakarrik jaso zituen, gaztelaniazko itzulpen eta guzti; euskarazkoan, euskalkia errespetatuz, grafia euskara batura ekarri zuen.
(1) Gaztelaniazko itzulpenari begiratuz &mdash";(máquina de navegantes, bagaje de los servidores de Dios)"—, badirudi hemen koma jarri beharko lukeela (tresna,), eta ez marratxoa (tresna-); baina Elorri liburuaren bi edizioetan marra dago idatzita.
(2) Azken hamasei lerrook ahapaldi bakarrean-edo daude ELRL-n.
Ingurune-oharrak:
Julen Urkizak bere EBOB obran "Arantzazuko torrea" titulu pean jaso zuen olerki honen erreferentzia eta beste birena ere; baina titulu hori Arantzazu aldizkariak asmatua da.