Hasiera: Arkaitzez gora, elorri,
Amaiera: irme ta aidor, barri.
Titulua/Ezkaintza: Basilika berria [RIEV] + Arantzazuko torrea [Arantzazu]
Iturri nagusia: ELR-1, 55. or. (ELR-2, 31. zenb., 62. or.)
Beste iturria(k): ELRL, 137-138 + RIEV 41,1, 1996, 255 + BOG, 19 + BAG, 20 + ELRP, 25. or. (gaztelaniazkoa) + ARAN, (1986, apirila) 1a (Aurrekoa azalaren barrualdean)
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Dokumentu mota: Inpr + Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Hiztegia:
* aidor (haidor) = lerdena, gotorra (ik. ELR-2, 265. or.).
Testu-oharrak:
ELR-ko eta RIEV aldizkariko testuak berdinak dira. ARAN aldizkariak ere ELR-koa jaso zuen; baina ARAN-ekoan azken ahapaldia kenduta dago.
ELR-k ELRL-ko lehen ahapaldia bakarrik jaso zuen; beste dena berria da; esan ote daiteke poema berbera denik? Dena dela, ELR-koaren azpian jaso dugu ELRL-ko bertsioa ere.
BAG-ko eta ELRP-ko gaztelaniazko itzulpena berdinak dira.
Julen Urkizak bere EBOB obran "Arantzazuko torrea" titulu pean jaso zuen olerki honen erreferentzia, beste birenarekin batera; titulu hori, ordea, Arantzazu aldizkariarena da.
(1) ELR-ren bi edizioetan "akaitza" dago idatzita; baina okerra izan behar du, hasierako ahapaldian bezala. Izatez, gaztelaniazko itzulpenak "arkaitza" interpretatu zuen.
Ingurune-oharrak:
Olerki hau "Oteitza Arantzazun" izeneko poemaren barruan sartuta dago, beste hainbat olerkirekin batera; 1996ko maiatzaren 4an Eusko Ikaskuntzak Jorge Oteizari "Manuel Lekuona" saria eman zionekoan irakurri zuen Gandiagak poema hori.