Hasiera: Arkaitz, pagadi, sakosta, zelai,
Amaiera: olde ederraren ederra!
Iturri nagusia: ELR-1, 54-55 or. (ELR-2, 30. zenb., 60. or.)
Beste iturria(k): ELRL, 132-132a + ELRP, 24-25 or. + ELRL, 120 (lehen ahapaldia bakarrik) + AE1P, A, 5
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Andre Maria
Azpi-gaia: Arantzazu: Santutegia
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (AE1P)
Hiztegia:
* sakosta = mendiarroa, mendiaren sakonune txikia (ik. ELR-2, 269. or.).
* gelgarri = harrigarri, zoragarri.
* olde = apeta, nahia (ik. ELR-2, 269. or.).
Testu-oharrak:
ELR-ko eta ELRL-ko olerkiak bat bera izanik ere, aldaketa asko eta sakonak egin zituen autoreak, argitaratzean. Hala ere, olerki bakartzat hartzekoa da. Hona hemen ELRL-ko aldaera osorik:
"Arkaitz, pagadi, goi-bera, legun,
auntz, erle, ardi lurrotan
agertu ziņan Andre Maria,
elorriko arantzetan.
Zure orduko eder-oldea
zeiņen zorakor izan zan!
Naiz izan mendi malkarra,
auxe da leku ederra,
ixiltsu, jagi, ezkutu eta
otoitzerako bakarra.
Emen bai bakez aunditzen dala
arima gaixo landerra...
Betetasuna aurkituten dau,
pozkari, arnas, indarra,
gero, gorputza edegirikan,
ega-egari asten da.
Auxe da leku ederra,
ixiltasun, batu, goitarra,
otoitzerako bakarra.
Arantzazu au eleiz bat ba-da
dana malkor ta belardi!
Kare-arrizko orma jagiak,
zerua leio ta goiki.
Beste guztia edergarri da
izar, ardi, auntz, elorri [ardi eta elorri].
Zure orduko eder-oldea,
zeņen izan zan gelgarri!*"
ELRL-en (120. orrialdean) beste olerki labur bat daukagu, hemengo honen lehen ahapaldiarekin berdina dena, salbu azken lerroa: "zeiņen zorakor izan zan!" amaitzen bait da hura.