Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Lore-buru lorea

Amaiera: barri ta argiduna.

Iturri nagusia: ELR-1, 52. or. (ELR-2, 25. zenb., 58. or.)

Beste iturria(k): ELRL, 71-72 + ELRP, 23-24 (gaztelania) + Z03, 23. or. (gaztelania, zati bat)

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti + Zurgai

Testu-oharrak:
Olerki txiki hau eta ELRL-ko "Lore-buru ederra" olerki berbera dira zalantzarik gabe, baina aldaketa handiak egin zituen, ELR-n argitaratzeko. Honetara dago osorik ELRL-n —kortxete artean sartu ditugu ezabaturiko formak, gainean eskuz ordezkatuak—:
"Lore-buru mardula [ederra]
ezpan arroz [ezpan-jaitan] dago
eguzki argiari
mosu emoteko.

Eguzki bikaiñena
guren, garden, gozo,
lore zabalduaren
aurpegian oso.

-Eguzki bat daroat
biotzean, ama.
Eguzki ori grazi-
donetzailea da".

Bestelako saiorik ere ageri da ELRL-ko testuaren ertzean, eskuz.

(1) Badirudi gaztelaniazko itzulpenak "maitea bat-dator" intrepretatu duela euskarazko testua; baina Elorri liburuaren bi edizioetan "ba-dator" dago idatzita.

(2) Azken ahapaldiaren itzulpena.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa