Hasiera: Ementxe dago arkaitza.
Amaiera: arkaitz zurtz onen ganean.
Titulua/Ezkaintza: Poema baten susmoa [RIEV]
Iturri nagusia: ELR-1, 23. or. (ELR-2, 01. zenb., 27. or.)
Beste iturria(k): ELRL, 196 + BOG, 14 + ELRD, 1. diskoa, 4-b pista + Kaierak, 9 + RIEV 41,1, 1996, 253 + ELRP, 9 (gaztelania) + BAG, 18 (gaztelania) + GEP, 158 + LXK, 12
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Idazlea
Dokumentu mota: Inpr + Lib + Dakt + CDa
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Errezitazioa: Joxean Artze (ELRD)
Testu-oharrak:
ELR-ko eta RIEVeko testuak berdinak dira. GEP-k ere berdin jaso zuen ELR-tik, osorik.
ELRL-n eta LXK-n berdin hasten da poema, eta funtsean berdina da, baina diferentzia handiekien; hona:
"Ementxe dago atxa.
Ume nintzanean,
argizko poema bat
bear neban idatzi
atx onen ganean.
Ementxe dago atxa
baiña poema ori
ez dot idatzi ainbat
urtegarrenean."
Azken ahapaldiko lehen eta bigarren lerroen artean beste lerro hau sartzea iradoki zuen autoreak eskuz, ELRL-ko makinazkoaren alboan: "—kare arri bizi—", horrela sei lerrotako ahapaldia osatzekotan edo. Lerro hori ez dago LXK iturrian.
Gaztelaniazko itzulpenari dagokionez, BAG-koa ELRP-koa bera da.
Ingurune-oharrak:
[I] Poemaren lehen ahapaldia Antonio Arruek, bere "Cuatro poetas vascos actuales" hitzaldian dakar (Euskera, VIII-IX (1963-64), 189 or.), eta zera dio: "Uno de los pasajes de aquel poema, titulado "Elorriko lorak", que más impresionó a los miembros del Jurado". Goraxeago zera du idatzia: "Entre los poetas presentados el año 1956 al Certamen literario conmemorativo del Año Jubilar de la Virgen de Aránzazu, llamó particularmente la atención del Jurado uno de factura y concepción completamente distintas de las de todos los demás trabajos que llegaron al Concurso, y, por unanimidad, fue galardonado con el primer premio de poesía.
Abierta la plica correspondiente, resultó ser su autor el P. Victoriano Gandiaga..." (189. or.).
Izatez, poema irabazleak “Elorriko lorak” zuen titulua, eta seguruenik ELRL-ko “Elorriko lorak: Poematxuak” olerkiarekin –gero Elorri liburuan argitaratzean, “Elorri: Poematxuak” bihurtu zenarekin– hasten zen sarira aurkezturikoa. Baina ELRL-ko beste olerki batzuekin osatu zuen poema, ELRL-ko “Ementxe dago atxa” –Elorri liburuan “Ementxe dago arkaitza” bihurtu zen hauxe– besteak beste. Seguruenik ELRL-n dagoen forman aurkeztu zuen, bertako testu daktilografiatuan ez baitago inolako aldaketarik, eskuz-edo eginik;liburuan argitaratzean oso aldatua eman zuen olerkia.
1956ko sariketara aurkezturiko poemari buruz, “Elorriko lorak” titulua zeramana —eta seguruenik “Lorak batu” ikurritzarekin”— honela idatzi zuen Manuel Lekuonak, sariketako mahaiburuak bere iritzi kritikoan: “Elorriko lorak. ‘Tori Arantzazu’ [Bordarirena, 2. saria] baño sakonago. Indartsuago. Etorri-adorez, biok berdintsu. Onek batasun gutxiago. Bekozko sendoago, benetakoago. (Bizkaitar. Geiegi gabe. Gizonki). Biotzondo aundidun. Etorri errexa; ‘Tori, Arantzazu’-ren berdintsu. Ritmo askatu-antxa. Orregatik egakada erreza, ariña. Ontan ere ‘Tori’-ren antzeko. Lenengo sari. ‘Tori, Arantzazu’, bigarren. Biok argitalgarri, ta lenbait-len. Beste laburragokoak lagun dituztela. Arantzazu-ko Urtearen gogoangarri”.
[II] Gandiaga Arantzazun bizi izan zen mutikotan; gero, sei bat urte Foruan, Zarautzen eta Erriberrin eman ondoren, berriro joan zen Arantzazura Teologia ikastera. Olerki honetan bere mutikotako oroitzapena dakar.
[III] Olerki hau "Oteitza Arantzazun" izeneko poemaren barruan sartuta dago, beste hainbat olerkirekin batera; 1996ko maiatzaren 4an Eusko Ikaskuntzak Jorge Oteizari "Manuel Lekuona" saria eman zionekoan irakurri zuen Gandiagak poema hori.
Iruzkina:
Euskera, 1963-1964, 189 or. (1. ahapaldia) // http://www.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=20234