Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zoriontsu nazan, itaundu deustazu,

Amaiera: Itaundu egiozu orra doanetan.

Iturri nagusia: ELR-1, 151-152 or. (ELR-2, 113. zenb., 173. or.)

Beste iturria(k): ELRL, 91 + ELRP, 87. or. (gaztelania) + Kaierak, 18. or.

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Fraidea

Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Testu-oharrak:
ELR-ko ea ELRL-ko testuak berdintsuak dira, baina hainbat aldaerarekin; eta egitura bera ere ezberdina da. ELRL-ko testu-adaerak kortxeteen artean adierazi ditugu.
ELRL-k laugarren ahapaldia ere badu, honela dioena:
"Berak esango-tsu [lesakizu] zorion donea
itur-burua-n emen zelan aurkitzen dan.
Itandu egiozu orra doanetan."
Izatez, ELRL-ko olerkia 4-4-3-3 da (sonetoa); ELR-n egitura aldatu egin zuen autoreak, 4-4-4 bihurtuz, ELRL-ko azken lerroa harrapatuz, lau lerrokoa osatzeko.

Ingurune-oharrak:
ik.: BASQ (www.basquepoetry) iturriak 1961eko data ipini dio olerkiari (lehen argitalpenaren aurreko urtea).
[I] Limosnakoa: herriz herri eta etxez etxe limosna eske ibili ohi zen fraidea.

Iruzkina:
“Batzuk badaude etxegiroaz ari direnak, 173. orriko "Zoriontsu nazan" eta beste; eta fraide-bizitzaz beti nola modu melenge batez hitz egiten zuten erara gauzak egitea eta, ni ere horretan saiatu egin nintzen”. (Gandiaga, B.: “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 210. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa