Hasiera: Arrizkoa zara, baiña
Amaiera: siñismen-erlus zaar bat.
Iturri nagusia: ELR-1, 132. or. (ELR-2, 99. zenb., 150. or.)
Beste iturria(k): ELRP, 74. or. (gaztelania) + BAG, 24 + AE!P, B, 14
Idazte-urtea: 1960-1961-it (ELRZ)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (AE1P)
Hiztegia:
* "potingo = putzutxoa, potin txikia" (ELR-2, 269. or.).
* "erlus = distira" (ELR-2, 266. or.).
Testu-oharrak:
BAG-n erdarazko ELRP-ko gaztelaniazko itzulpena bakarrik dago jasota.
Iruzkina:
“Orduan Amabirjina trapu artean jantzita zegoen, burua bakarrik agerian eta koroetzar zilarrezko batekin hura ere. Asko goresten zen argi eta zilar artean eta mantu handi eta perlaz jantzitakoen barruan ikusten genuen Arantzazuko Andre Mariaren irudia. Batzuk zerbait bizia edo zeruzkoa edo ikusi bide zuten, beren hitzen bidez adierazten zutenez. Nik ostegunetan –bazterren garbiketa egin behar genuen egunetan– Amabirjinaren kamarinera osteratxoa egiten nuen, ahalik eta gertuenetik ikusteko. Hainbeste zapi artean ageri zen apurra, amaren eta semearen musu eta eskutxoak ziren, eta politak ziren arren, nik harrizko ikusten nituen eta hala kantatu, norbaitzuen aprobazio handiagorik gabe, jakina, Andre Mari hura harrizko zela behin eta berriz errepikatuz: "Emen..., Ama Birjinaren oin arrizkoetan" (137. orrialdean); "Arriz egindako Andra Mari zaarra" (138. or.); "...Zure arri landu lakarrari" (143. or.); "Arrizkoa zara, irribarrezko arri triste eta otzezkoa" (162. or.); "...farre dagizun arri otzezko tristura" (162. or.). Gaur gezurra badirudi ere, batzuentzat eskandalosoa zen hori orduan. Nolanahi ere, nahikoa berria”.
(Gandiaga, B.: “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 210. or.).