Hasiera: Birjiñen gara lirain, Andrane Maria, (2)
Amaiera: giro ta kolore.
Iturri nagusia: ELR-1, 130-132 or. (ELR-2, 98. zenb., 148-149 or.)
Beste iturria(k): ELRL, 10-11 + ELRG, 11:1-12:1 + ELRP, 72-73 or (gaztelania) + LXK, 42-45
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)
Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: Otoitza
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Hiztegia:
* "ideko = kideko, antzeko" (ELR-2, 267. or.).
* "totil = ederra" (ELR-2, 270. or.).
* "jaukal = bikaina, galanta" (ELR-2, 267. or.).
Testu-oharrak:
Hiru bertsiotan daukagu olerki hau: (A) ELRL-koa (15 ahapaldi); (B) LXK-koa eta ELRG-koa (10 ahapaldi); (C) ELR-koa (8 ahapaldi).
Aurrena ELRL-koa da, makinaz idatzia; baina beste olerki askoz luzeagoaren lehen partea besterik ez da hori. Horren gain eskuz hainbat aldaketa egin zuen autoreak.
Horko aldaerak jasoz egin zituen ELRG eta LXK kopiak; baina zenbait ahapaldi kanpoan utziz. —Bestalde, itxuraz behintzat, lau olerkitan banatuta-edo dago poema ELRG-n, eta zenbait kopiaketa-oker dago azken testu honetan—.
ELR liburua inprimatzean LXK-ELRG bertsiotik abiatu zen; baina bestelako aldaketa asko ere egin zituen, inprimatu aurretik. Eta lehen bi ahapaldiak izan ezik —badaude hor ere aldaeratxoak—, oso ezberdin daude bestelako ahapaldi gehienak; hala ere, olerki berbera dela esan daiteke, bai egituraren, bai neurriaren eta bai gaiaren aldetik.
Hemen ELR-koa eman dugu noski nagusitzat; baina horren azpian eman dugu osorik LXK-ko aldaera ere, argitaraturiko ELR-koarekin alderatu ahal izateko.
Gorago aipatu dugunez, ELRG sortan lau zatitan —olerkitan?— dago banatuta poema hau; horregatik aparteko erregistro bana eskaini diegu atal horiei: "Leiar bigunezko zara", "Gurarien atseden" eta "Beretzat egin zindun Jainkoak".
(1) ELRG eta LXK-n: "Biotz alai au pozik zure ikutu leunaz".
(2) ELRG eta LXK-n: "argi ta kolore".
(3) ELRG: "gabetan".
(4) Lerro hau eta ondorengoa janda-edo daude ELRG-ko testuan.