Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zeuregan aurkitu dot

Amaiera: irripar egińa.

Titulua/Ezkaintza: Arantzazu [Goiz Argi]

Iturri nagusia: ELR-1, 126. or. (ELR-2, 92.zenb., 143. or.)

Beste iturria(k): AJGL, 25 + AJGS + ELRP, 70. or. (gaztelania) + Z03, 33. or. (gaztelania) + GOAR (1964, 57. zenb., 5. or.)

Idazte-urtea: 1960-1961-it (ELRZ)

Argitarapen-urtea: 1962 (ELR)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Otoitza

Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (AJLG) (Pedro Anasagasti)

Testu-oharrak:
Olerki honen jatorrizko aldaera ELRGko “Zeuregan arkitu dot” olerkitxoa da seguruenik. Hala ere, biei erregistro bana eman diegu.
GOAR aldizkariak zuzenean ELR liburutik hartu zuen testua. Olerki hau beste bi olerki-zatirekin batera dator GOAR aldizkarian, "Aranzazu" titulu orokorraren pean.
AJGL iturrian euskara batuan dago idatzia ortografiaren aldetik, jatorrizko euskalkia errespetatuta. Euskaraz eta gaztelaniaz atera zen liburu horren kapitulu bakoitzerako olerki bana aukeratu zuen Elorri liburutik Gandiagak, eta berak berriro gaztelaniara itzuli zituen. ELRP-tik zertxobait ezberdinak dira itzulpenok. Liburuaren "Historia" kapituluaren buruan dago hemengo hau.
Gaztelaniazko itzulpenaren eskuizkribua eta makinazko kopia ere badauzkagu artxiboan.
(1) Anasagastiren itzulpena (ELRP) ezberdin samarra da.

Ingurune-oharrak:
GOAR aldizkariak ere argitaratu zuen osorik, “Il ziran erromesak” eta “Zeruan, izarra” olerkiekin eta “Egizu, Birjin, naitela garbi” olerkiaren lehen ahapaldirekin batera, “Arantzazu” titulu orokorraren pean (5. urtea, 1964, 57. zenb., 4-5 or.).
Urkizaren EBOB-n aurki daiteke horien erreferentzia, batean, “Aranzazu” titulu orokor eta guzti.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa