Hasiera: Bizi / edo
Amaiera: betirako.
Iturri nagusia: ABG, 66-67 (ABGZ, 26)
Beste iturria(k): SAD-9, 1972
Idazte-urtea: 1972 (ABGZ)
Argitarapen-urtea: 1972 (SAD)
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
ABG-ko testua eta SAD eta ABGZ-koak berdinak dira oro har; hala ere, ABG-k zenbait hitz-forma eta grafia eguneratu zuen, euskara batuaren grafiaren aldera. Kortxeteen artean ipini ditugu lehen bi iturrietako aldaerak.
(1) SAD-n berriro hasierako lerroa zegoen errepikatuta lerro honen eta hurrengoaren artean: "Bizi."
Ingurune-oharrak:
SAD-n olerki honek eta beste zenbaitek argazkiren bat daramate ondoan, batzuetan olerkia bera ulertzen laguntzen duena, edo olerkiaren argigarri izan daitekeena, horren zuzeneko iruzkina ez bada ere inoiz olerkia.
Iruzkina:
"Bizi. Bizi, bai, bizi". "Amaigabe bizi. Desiragarria da betiko bizitza, itxura samarrekoa baldin bada behintzat. Hala ere, errealitate materialean dakusagun bizitza ez da betikoa. Hemen ez dago betikorik. Nola hitz egiten dugu bada betiko bizitzaz? Kristo gure buru berpiztua gure betiko bizitzaren segurantzia ziur dugulako.”
(Bitoriano Gandiaga, ABG, 61).