Hasiera: Neure buru honi koplak
Amaiera: eta gaurkoz banoa.
Titulua/Ezkaintza: Neure buru honi [L3G]
Iturri nagusia: DGA, 44-47 (DGAZ, 34-35)
Beste iturria(k): L3G, 13-14
Idazte-urtea: 1982, 10-07 (DGAZ)
Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)
Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Norbere Izaera
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* aiuma = suspirio
Testu-oharrak:
Hemengo bertsoak L3G koadernotik (13-14 or.) hartuta daude GDA argitalpenean; baina hango lau ahapaldi baztertuta. Bestalde, zenbait aldaketa ortografiko eta gramatikal sartu zuen, gehienbat eskuz DGAZ-ko testuan aginduta. Kortxeteen artean adierazi ditugu L3G koadernoko beste hitzen batzuen formak.
Bestalde, hemen azpian eman ditugu, DGA-n ez dauden bertsoak baina bai L3G-n eta DGAZ-n:
(1) Honen ondoren dago beste bertso hau L3G-n eta DGAZ-n:
Kontuak eginaz gero
hona nora natorren:
estua naizela eta
neure etsairik txarren.
Nork esan dit iharduteko
hain beti itoarren?
ni baino langile hobak [hobek]
ez al dabiltz pozarren?
(2) Honen ondoren daude beste bertso hauek L3G-n eta DGAZ-n:
Nora noan badakida,
dudarik ez dut hortan;
hezi ez dudan genioz
bizi behar alertan.
Hauxe ezarri nahi nuke
muinetako pankartan:
"Ez daukat zergatik ihardun
sistemaz zalapartan"
"Presa al daukazu bada?"
Juan-mariren galdera. [III]
Apur bat sosegatuta
portatuko al gera.
"Ez dago zertako egin
gauza denak batera",
azkenez "egunak sobra"
lekizkida, gainera.
Kopla ta erreflesio
orain bai banoala,
ez al zait arrakatuko
noizbaiteko morala.
Begitan helburua ta
bizkarrean morrala,
halaxe nahi nuke ihardun:
neurrizko ta formala.
Ingurune-oharrak:
[I] Beste nonbait ere konparatu izan du Gandiagak bere burua gardalatz edo kardulatzarekin (ik. "Txanpar latzak loreak bai").
[II] "Aita zimelduta jausi"... Gandiagaren amak bere sanarrari esan omen zion behin batean Gandiagak berak kontatzen zuenez: : "A, Jose, Jose, zu eldu, ez zara inoiz be elduko, altuenean be, zimeldu ta jausi" (ik. "Idazti hau ez duzu liburu" hasten den testua).
[III] Joan Mari Sarasola: Arantzazuko seminarioan bizi zen fraide laguna, patxada handikoa.