Hasiera: Hitz urri batzuk
Amaiera: agian, alferrik.
Titulua/Ezkaintza: Hitz urri batzuk [ELRD + OSK]
Iturri nagusia: HGB-2, 127 (HGB-1, 126-127)
Beste iturria(k): HGBN, 112 + HGBA, 171 + HGBS, 140 + OSK, 2 + HUB, 1. aldea, 1. pista) + ELRD, 1. CD, 14. pista
Idazte-urtea: 1971-it (HGBN)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Dokumentu mota: Lib + Dakt + CDa
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Romero, Koldo
Kantaria: Oskarbi (ELRD + KGO-1, B-044)
Testu-oharrak:
HGB-ko testua eta HGBN, HGBA eta HGBS-ko testuak berdinak dira funtsean, aldaera ortografiko eta morfologiko txikiren batzuk –ameseta - ametseta, genun - genuen, eskeintzen - eskaintzen, gera - gara– eta azpian ohar zenbakituen bidez adierazi ditugun testu-aldaerak salbu. Aldaketa horietakoren bat, HGBN-n bertan eskuz adierazia, pasata dago beste bi iturrietara. HGBA-k berak, horrelako zenbait aldaketa sartu zuen, euskara batuko formen aldera.
HGB-ko eta OSK-ko testuak berdinak dira.
GOAR aldizkarian “Saski-Naski” sailaren azkenean dator, honako ohar eta guzti –Orria “Artxandapetarra” delakoak sinatzen du–: “SASKI-NASKI atal onetan, illabete bakoitzak bere testo autatua izango du bukaera bezela. Dagonillarako, au autatu dogu:”... Olerki honi lotuta dator “Hainbeste... euskaldunek ezer” olerkia ere, HGB-n eta bestelako iturrietan, ordea, bi olerki aparteko bezala datoz biak. Bestalde, GOAR-n lerroen banaketa ezberdina da HGB-tik.
OSK koadernoak HGB-tik jaso zuen olerki hau: testua berdina da, baina ez dago bertso-lerrotan ebakita. [Kaierak izeneko iturriak, bere “Diskografia”-n (59. or.) “Hitz urri batzuk” (HUB) diskoko kantatzat jotzen du “Mila aldiz” hasten den kanta; baina disko horretan ez dugu aurkitu; eta beste inon ere ez dugu hori grabatuta aurkitu; horregatik “x?” zeinuarekin markatu dugu “Kanta” eremua].
(1) Lerro hau eta aurrekoa honetara daude HGBN eta HGBA-n: ”berriz kate berririk / ez dezaiguten lotu”. HGBN-n bertan adierazita dago aldaketa, eta HGBS-ko testuan sartuta dago.
(2) Azken bi lerroak honetara daude HGBN, HGBA eta HGBS-n: “edo / heriotza”
Ingurune-oharrak:
Kanta hau lehen aldiz 1976an grabatu zuen Oskarbi taldeak, Olentzero ("Hitz urri batzuk") izeneko diskoan. Gero berriro argitaratu du Elkar diskaetxeak "Oskarbi. Antologia. Esperantzari leiho bat" izenekoan. Azken honek dio lehen grabaketa 1975ekoa dela, baina Olentzero ("Hitz urri batzuk") diskoaren Lege-gordailuak 1976ko data dakar.