Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Joan doan une hau,

Amaiera: zein ederki doan!

Iturri nagusia: AZK, 6-7

Beste iturria(k): P1Z

Idazte-urtea: 2000 (P1Z)

Gaia 1: Urtaroa

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Urtaroa: Udaberria

Dokumentu mota: Dig + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* santiera = Arantzazurako errepidean, Zapatatik hasita, zeuden kapera txikietako bakoitza. Horietatik azkena bakarrik geratu da, Koroazioko santiera.

Testu-oharrak:
Eskuzko jatorrizkoaren ertzean badago beste lerroren bat arkatzez autoreak idatzia, baina non kokatu asmatzen zaila dena.

Ingurune-oharrak:
[I] “Koronazioko santieran” dago idatzita. 2000. urtean bertan ikasi zuen Gandiagak ‘santiera’ hitza, Arrikurzko familia batekin elkarrizketan (ik. ARPE-1 kasetea A aldea). Elkarrizketa horretan diotenez, betidanik erabili izan dute hitz hori; baina neure aldetik galdetuta, Milikuako Anjel Marik ez zuen ezagutzen; beharbada bertako fraideen eraginez? Baina Kandido Izagirrek bere El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate y zonas colindantes hiztegian "santinare" forma jaso zuen capilla-ermita adierazteko. Koronazioko kapera Arantzazuko santutegira iritsi aurretik dago, Zelaizabal jatetxetik hirureun bat metrora. Garai batean errepidean zehar zeuden errosarioko ermitetan azkena zen hori, eta "Azken kapera" ere deitzen zioten; errepidea zabaltzean besteak bota zituztenean, hori bakarrik geratu zen zutik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa