Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Udagoen-usaiña

Amaiera: ezin-ondakiñez.

Iturri nagusia: ELR-1, 195-196 or. (ELR-2, 171. zenb., 235. or.)

Beste iturria(k): ELRL, 168 + ELRP, 115. or. (gaztelania) + BOG, 35 + LXK, 23-24

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Urtaroa

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Urtaroa: Udazkena

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Hiztegia:
* kadentsu = malenkoniatsu, triste

Testu-oharrak:
Olerki berbera izanik ere aldaera handiak daude ELRL-ko eta ELR-ko testuen artean. Batzuk kortxeteen artean eman ditugu. Beste batzuk ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu. Dena dela, badaude bestelako iradokizunak ere ELRL-ko makinazko testuaren albotan, eskuz idatziak, eta argitaraturiko testura pasa ez zituenak. ELRL-ko eta LXK-ko testuen artean ere badaude ezberdintasunak, lehenengoko eskuzko aldaketaren batzuk jasota baldin badaude ere bigarrenean.
(1) Lerro hau eta ondorengoa honetara daude LXK-n: "Erroiak artotzeetan / Iko-ondoa geldi". Lerro horiek honetara zeuden ELRL-ko makinazkoan:
"Erroi baltzak ta beste.
Txori alai gitxi".
Bi lerro "ezabatu" horien inguruan bestelako iradokizunak ere ageri dira, eskuz idatzita:
"erroak artotzatan / arto ta pinadi" (edota "Ikondoa geldi"); eta bestelakorik.
(2) Ahapaldi hau guztiz berria da ELR-n; ELRL-n honetara zegoen makinazkoan —kortxete artean jarri ditugu ondoan eskuz idatzita dauden iradokizunak—:
"Esku bat dabil nun-nai [Esku argi bat dabil]
ugari [gupera] ta garden
gauza guztien ari
samurrenak joten [leunenak ikutzen]".
LXK-k eskuzko aldaketa horietako batzuk jaso zituen eta honetara dago ahapaldi hau:
"Esku gaixo bat dabil
gupera ta garden,
gauza guztien ari
leunenak ikutzen. (edota “guztiak samurtzen”)."
(3) ELRL-n honako aldaera dago eskuz idatzita: "Gautze ta bake-ordu"; LXK-ra, berriz, honela pasa zen: "Gautze ta kaden-ordu".
(4) ELRL-ko lerroaren gainean eskuz idatzitako aldaera ("eta aldi joan baten") ez zen pasa ondorengo iturrietara.
(5) LXK-n ere ELRL-n bezala dago lerro hau.
(6) ELRL-ko testua honetara dago makinazkoan:
"Gorpu bat daroenen
oiñen otsa bidez.
Arimaren barruan
begiak negarrez."
Lehen bi lerroen ordez, bestelako hauek daude iradokita eskuz, gero ELR-n eta LXK-n jasota dauden bezala: "Erroiak jagi dira / piñuak zuzmurrez.
(7) LXK-n honetara daude azken bi lerroak: "Arimaren begiak / yoran sentsugabez". Azken lerro hau honetara zegoen, ordea, makinaz: "malkotan... yoranez"; baina aldatu egin zuen eskuz.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa