Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Aita Gandiagaren

Amaiera: hau da historia.

Titulua/Ezkaintza: Aita Gandiagaren historia [L1G + OAR]

Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 8. or.

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 6. or. + L1G, 11

Idazte-urtea: 1976

Gaia 1: Biogr.

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Doinua: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Pieza hau makinazko eta eskuzko kopian daukagu OAR karpetan; eskuzkoan doinua ere idatzita dago.
L1G-n ere badakar doinua; gainera hor ahapaldi bakoitzeko bigarren bertsoa errepikatzekoa da kantuan: adierazi egin dugu berezitasun hori, nahiz eta OAR koadernoko testuan kenduta egon.
Hiru kopietan testua berdina da funtsean, aldaera ortografikoren bat edo beste kenduta. Kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu L1G-ko testu aldaerak.
(1) Bi lerro horien ordez edo, honako hau dago iradokita, eskuz, OAR karpetako testuan, eskuzkoan nahiz makinazkoan; "Orbelaunen ez bait zen / ezagutzen greba". Gainera eskuzko jatorrizkoan ezabatuta dago jatorrizko testua, eta aurreko aldaerarekin batera beste aldaera bat ere badakar iradokita testuaren oinean: "haintzat hartzen greba / gauza ontzat".
(2) Honetara dago bertso hau L1G-n:
"Amari esan zion
halako batean (bis)
— Ama, ez gero berriz
umerik gurean.
Amari esan zion
halako batean."
(3) Bertso hau ez dago L1G koadernoan; baina bai OAR karpetan.
(4) Azken bertso hau eskuz ezabatuta dago OAR karpetako makinazko kopian; eskuzko kopia, berriz, osorik dago.

Ingurune-oharrak:
[I] Apaiztu eta teologiako ikasketak amaitzean (1955), Humanitateak –”Elerti zuzenkaiak”, ik. “Ikas-mińak” hasten den olerkia– ikastera Unibertsitatera bidali nahi izan zuten nagusiek. Napolira joatekoarena ez da inolako dokumentutan ageri, bai, ordea Comillas-era joatekoarena (orduan Cantabria edo Santanderren). Baina Gandiagak berak “Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia” izeneko elkarrizketan aipatzen du “Napolesera” joatekoa (Punto y Hora de Euskal Herria, 1986, 423. zenb., 23. or.; ik. Elorri liburuaren 1. edizioko L. Villasanteren “Ataria”-n ere, 18. or.). Dena dela, gero Arantzazuko seminarioan irakaslea behar zela eta, bertan geratu zen Gandiaga, ia bizitza osorako, Unibertsitatera joan gabe.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa