Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Agur Gomistegiko

Amaiera: portatzen hola.

Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 31. or.

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 29. or. + L2G, 47 + L4G, 8

Idazte-urtea: 1980-06-24 (L4G)

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
Bertso hauen lau kopia iritsi zaizkigu: L4G-koa eta L2G-koa (makinaz) eta OAR karpetako bi (bata eskuz eta bestea makinaz). Aurrena L4G-koa da; hori eta L2G-ko testuak berdinak dira, aldaera txiki bat salbu; OAR karpetako eskuzkoan aldaketa txiki batzuk sartu zituen, eta ondorioz horren kopia hutsa den OAR karpetako makinazkora pasa ziren. Kortxeteen artean adierazi ditugu L2G-ko aldaeratxoak.

Ingurune-oharrak:
[I] Gomistegi deritza Arantzazuko Fraideek duten baserriari, non zenbait fraide bizi baitzen eta bertan lan egiten, beste langileren batzuen laguntzarekin.
[II] Dioni: Dionisio Arruti, Arantzazuko seminarioko irakaslea. Seguruenik egun horretan Gomistegin zen bera ere.
[III] Pedro: Pedro Muguruza, Gomistegiko langilea zen, hondarrutarra izatez.

Iruzkina:
“Arantzazu, Santutegiaz, Gogo-jardun-etxeaz eta Seminarioaz gain, jendeak badakien bezala, Gomistegi ere bada. [I] Han bizi ditugu anaia zenbait artzaintzan, nekazaritzan eta abar. Ni neu ere kapellau egona nauzu han, errege maizter. Noizean behin haiekin batera afariak, eta, ohi denez, kantuak eta bertsoak. Halakoetan ez naiz ni bertsolari bakarra, badago bizkorragorik, baina nik hemen ezin neuretxoak baino ekarri.” (Bitoriano Gandiaga, OAR, 22. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa