Hasiera: Askatasuna zer den adizu,
Amaiera: mila bat fueta.
Titulua/Ezkaintza: Lastur-ri [Miel Loinaz]
Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 21. or.
Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 20. or. + L1G, 18
Idazte-urtea: 1979-03
Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Lastur
Dokumentu mota: Esk + Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan dauzkagu: L1G koadernoan (makinaz) eta OAR karpetan: bata eskuz eta bestea makinaz. Hiru kopietan berdina da testua.
Bertso hauek sarrera luzetxoa ere badaukate OAR karpetan: "Lastur gure fraile-lagunak" hasten den testua.
Ingurune-oharrak:
[I] Miel Loinaz, Arantzazuko fraide irakaslea, Errezilgo Lasturreta baserriko semea: horregatik "Lastur". Espainiako banderari zin egin nahi ez eta, Fuerte de Galeras-ko espetxean eduki zuten militarrek. Lastur-ek berak handik idatzitako gutun bateko bertsoa jarri zuen Gandiagak, bere bertsoen testuingurutzat, bertso-sortaren buruan.
Iruzkina:
“Lastur gure fraile-lagunak ez zuen juratu nahi bandera espainola, ikurrinarekin batera ez bazen, eta hiru hilabeteko korrektivoa [sic] eman zioten Cartajenako "Fuerte de Galeras" presondegian. [I]Lastur hau hemendik eraman ziguten. Irakaskintza lana kendu eta "gogarte etxean" sartu zuten "Bi banderen" [II] meditazioa egin zezan, seguru. Esan beharra dago, Lastur honek beronek animatu ninduela ni euskarako klasetan umeei bertsoak-eta egiten irakastera. Hark guri kartzelatik eta guk hari kartzelara egindako bertsoak ere hemen jarriko ditut, gaurko Euskalerriaren historia, nolabait, komentu baten historiatxoa ere badela ikus dadin.” (Bitoriano Gandiaga, OAR, 17. or.).