Hasiera: Arantzazun dago nire lana eta bizilekua (2)
Amaiera: gertatu zitzaidan bat hauxe da:
Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 15-17 or.
Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 12-13 or.
Idazte-urtea: 1980-it (1966) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Arantzazu: Euskara
Dokumentu mota: Esk + Dakt
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Gogoeta
Hiztegia:
* Gandiagak esanahi ezberdina ematen die hemen nonbait "gizaldi" eta "mende" hitzei. "gizaldi" hitza "belaunaldi" hitzaren parekotzat darabil hemen seguruenik.
Testu-oharrak:
Hitz berberekin hasten den eskuizkribu eskematikoaren lehen zatia da hemengoa, landuagoa eta garatuagoa; "Txomenean eta" hasten diren bertsoak gaineratuta.
Testu honen bi kopia ditugu: eskuzkoa eta makinazkoa. Biak berdinak dira.
Hala ere, dokumentu honen bigarren partea, "Txomenean eta" hasten diren bertsoak L1G koadernoan ere badaude, makinaz bakarrik. Zein da lehen kopia? Hiru kopietan 1966ko data ageri da. Ordukoa da lehen bertsioa. L1G 1980koa maiatzaren 18koa da; OAR karpeta 1980a baino lehenagokoa ez da. Izatez, horko testu hainbat 1980an daude datatuta, baina maiatza baino geroago. Beraz, OAR karpeta L1G baino geroagokoa da; gainera hitzen bat edo beste euskara batuan daude idatzita OAR karpetan: bezela - bezala, gera - gara, adibidez. Uste izatekoa da "Txomenean eta" bertsoen lehen bertsioa 1966koa dela; eta gero berriro 1980an eskuz idatzi zituela, aldaketak eginez, OAR karpetarako, "Arantzazun dago nire lana" testuaren bigarren parte gisa emateko; eta OAR-eko makinazkoa horren kopia hutsa da.
L1G koadernoko aldaerak kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) Azken bi lerroak honetara daude L1G koadernoan:
"arritu ez banintza
an nintzan erortzen."
(2) Azken bi lerroak honetara daude L1G koadernoan:
"Zulo ortan kabitzen
da naikoa kafe."
(3) Azken lau lerroak honetara daude L1G koadernoan:
"Ginean balekite
baiņa obe da ez
salatu ez dezaten
estafa ta kaltez."
(4) Azken lau lerroak honetara daude L1G koadernoan:
"egin bitez artoak
ganbara betean
baina ez bitzate sar
kafeaz nastean."
Ingurune-oharrak:
ik.: Sarrera-testua 1980kotzat jo dugu, OAR iturriaren arabera; baina "Txomenean eta" hasten diren bertsoak 1966koak dira, bertan markatuta dagoenez. Lehen eta azken bertsoetatik dakigunez, larunbatez izan zen pasadizoa, eta abuztuaren 3an; horrela izatera, badirudi 1963an izan zuela.
[I] Araozko parroko-lanak egiten jardun zen Gandiaga Arantzazuik bertatik (1965-1968). Dena dela, aurretik ere joan izan zen seguruenik noizbehinka Araotzera, konfesatzera, etab.
[II] Txomena: Araozko baserria. Timotea zen bertako amona garai hartan. Bertakoa da jaiotzez Arantzazuko Milikua ostatuko etxekoandre Felisa ere.
[III] Garai hartan Gineatik zetorren hona kafe asko.