Hasiera: Honetaz behar huke idatzi,
Amaiera: ale!
Iturri nagusia: ABG, 98 (ABGZ, 52)
Idazte-urtea: 1985-1988-it (EUP)
Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)
Gaia 1: Idazlea
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE)
Testu-oharrak:
ABG-ko eta ABGZ-ko testuak berdinak dira, kortxeteen artean adierazitako aldaera txikiak eta ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak kenduta.
(1) Lerro hau honetara dago ABGZ-n: "ez baldin balira eta"
(2) Azken lerro hau ez dago ABGZ-n.
Ingurune-oharrak:
[I] Bitoriano Gandiaga benetan minbera zen bere idazteko askatasunari buruz. Idazteko epeak edo gaiak kanpotik ezarri nahiak estutu eta sumindu egiten zuten gizona.
Iruzkina:
"Honetaz behar huke idatzi". "Zergatik idatzi behar diat nik hiri, nik idatzi behar nukeela iruditzen zaianari buruz? Gaiak hain argi badauzkak idatz itzak heuk, aintzaz jantziko haiz eta. Ni egunerokotasunaren barruan bizi nauk eta esparru horren barrukoa toreatzearekin nahikoa zeukaat ia beti.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 84).