Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ni bai, ni politiko naiz,

Amaiera: halabeharrez.

Titulua/Ezkaintza: Ni bai, ni politiko naiz

Iturri nagusia: ABG, 109-110 (ABGZ, 54)

Beste iturria(k): AOB: 2 (Ik. “Ez naiz politiko”) + Kaierak, 53-54

Idazte-urtea: 1988-02 (ABGZ) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Euskara

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau AOB-n dago, eskuz nahiz makinaz. Horiek biak eta ABGZ testua ere beste honetara hasten dira, ordea: "Ez naiz politiko / edo ez naiz / edozein arbola baino...". ABGZ-n bertan aldatu zituen eskuz lehen bi lerroak. Dena dela, itxuraz kontrakoa ematen badu ere, ideia berbera da bi formulazioetan. Gandiagak badu beste olerki bat ere, "Ni ez naiz politiko" hasten dena, baina oso ezberdina da hori. Kortxeteen artekoak AOB-ko eta ABGZ-ko aldaerak dira.
(1) AOB-n honela daude lehen bi lerroak: "Ez naiz politiko / edo ez naiz"
(2) AOB, eskuzkoan eta makinazkoan —ABGZ-n ere bai—: "ukaiteraino"
(2) AOB, eskuzkoan eta makinazkoan: "akaldu"; ABGZ:"ahuldu".
(3) Ahapaldi honetako azken hiru lerroak honetara jarri zituen AOB-ko makinazkoaren gain:
"aski oxigenorik ez eta
sarri
itolarri heriozkoak
trinkatzen nauala".
Baina gero baztertu egin zuen nonbait aldaera hori. ABGZ-n ere azken lerroko "bertan" hitzaren gainean "beretan" idatzi zuen eskuz, baina aldaketa hori ere ez zen liburura pasa.

Ingurune-oharrak:
ik.: AOB-ko eskuizkribua da jatorrizkoa, baina ez dakar datarik; ABGZ-k, ordea, bai. EUP iturriaren arabera, lehenagokoa ere izan daiteke: 1985-1988.

Iruzkina:
"Ni bai, ni politiko naiz¨. "Lur honetan gertatu nintzen eta lur honek onartu egin ninduen. Lur honen aldeko, zerupe honen aldeko eta inguru honen aldeko naiz geroztik. Berea eskatzen duenak bakea eskatzen du. Inbaditzailearen aurrean berea defenditzen duena, ez da terrorista." (Bitoriano Gandiaga, ABG, 85).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa