Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Mendira ditu eraman

Amaiera: Begie lagun usteak.

Iturri nagusia: ABG, 22 (ABGZ, 5)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 23 + ARAN, XLVI, 457. zenb. (1967) portada (Urkiak: 337a) + Kaierak, 24

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: gaztetasuna/gazteak

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Aita Gandiaga (Aránzazu aldizkaria)

Testu-oharrak:
AOSA-ko eta ABG-ko testuak berdinak dira, kortxeteen artean emandako aldaerak kenduta. Aldaketak AOSA-n bertan daude eskuz adierazita, eta ondorengo iturrietara horrela pasa ziren.
ARAN aldizkarikoa Olertitik hartuta egon daiteke.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olertik argitaratu zituen (1964, I-II, urtarrila-ekaina, 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.

Iruzkina:
"Mendira ditu eraman. "Uda hartan sandaliaren uhalak gaitz egin zidan eskuineko behatz lodian. Azkazala gaiztotu zidan. Frai Felix, ikastetxeko erizainak atera egin zidan. Hartu tenazak, heldu ondo azkazalari eta tirakazo on batekin fuera. Aste batzuetarako ibili ezinik utzi ninduen. Inbidia handiaz begiratzen nien Urbiara bidean gora eta behera ikusten nituen gazte taldeei.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 12).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa