Hasiera: Pazkoako egun
Amaiera: haien aitormena.
Iturri nagusia: ABG, 153-154 (ABGZ, 88)
Beste iturria(k): AOB: 1
Idazte-urtea: 1988-04 (ABGZ)
Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)
Gaia 1: Liturgia
Gaia 2: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Liturgia: Pazkoa
Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
AOB-en eskuzko bi bertsio ditugu: (A) eta (B). Aurrena zirriborroa da, non testuak testuaren gain eta lerroak lerroen gain, olerkia eraikitzen saiatu baitzen Gandiaga. Bertan aurki daitezke nolabait osaturik gero (B) kopian garbian jaso zituenak eta hortik makinazko kopiara pasa zirenak, eta, azkenik, ABG liburuan argitaratu zituztenak.
Beraz, "garbitako" iturri guztietako testuak berdinak dira funtsean; AOB(A) testuan, berriz, hainbat aldaera daude. Ohar zenbakituen bidez adierazi dugu zenbait aldaera.
(1) Lerro hau bitan dago banatua AOB-n eta ABGZ-n: Berpizkunde / hain da...; AOB-ko makinazkoan dago adierazita eskuz, biekin lerro bakarra egitea.
Bestalde, AOB-ko testuetan "Berbizkunde" dago idatzita; ABG-n argitaratzean aldatu zuten hitzaren idazkera.
(2) Ahapaldi hau beste honetara dago AOB-ko (A) testuan, bertan adierazitako aldaerak eta guzti -hori guztiz berregin zuen AOB-ko (B) testuan, eta abestian errepikatzeko lelo bihurtu–; horregatik ahapaldi honi aparteko sarrera ere eman diogu datu-base honetan:
"Bizitzaren egun [Berpiztuaren jai],
egun zoragarri,
aleluia nahi dut
zabal iragarri
nonnahi aleluia
aleluia sarri,
anitz aleluia
bihotz-altxagarri.
Gertaera hau da [piztuera hau da]
aleluiagarri".
Paper berean bestelako lerroen iradokizunak ere ageri dira testu nagusitik aparte.
Ingurune-oharrak:
[I] Apostoluak hartzen ditu Kristoren piztueraren testigutzat Ebanjelioak, zenbait emakumerekin batera, berpizturik ikusi zutelako.
Iruzkina:
"Pazkoako egun". "Udaberriak bezalaxe eragiten dit pozera Berpizkunde Pazkoak eta udaberriak bezalaxe bultzatzen nau kantura.” (Bitorino Gandiaga, ABG, 125).