Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Kaixo, zuri, kaioa:

Amaiera: hatzen memorian.

Titulua/Ezkaintza: Otoitza (AOB)

Iturri nagusia: ABG, 117 (ABGZ, 60)

Beste iturria(k): MRN: 1 + AOB-B: 2

Idazte-urtea: 1986-01 (ABGZ)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Izadia: hegaztiak

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE)

Testu-oharrak:
ABG-ko argitaratutakoarekin eta ABGZ-ko inprimategirako kopiarekin batera beste bost kopiatan daukagu olerki honen euskarazko testua AOB-n: (A), euskarazkoa —(A') gaztelaniazkoarekin batera—: eskuz Gandiagak idatziak biak; (B), makinazkoa, euskaraz bakarrik, data eta guzti; (C), makinaz eta euskaraz bakarrik, beste bi olerkirekin batera; (D) euskarazko testuaren kopia berria, "Otoitza" titulu eta guzti; (E), euskarazko kopia berria (D) bertsiotik egina eta gaztelaniazko itzulpen "berri" eta guzti. (E) kopia eta MRN-koa (euskarazkoa nahiz gaztelaniazkoa) besteren baten fotokopia soilak dira.
Euskarazko testuak berdinak dira denetan, lehen lerroa izan ezik. Autoreak eskuzko jatorrizko testuan "Kaio zuri, kaioa" idatzi zuen; eta horren arabera egin zuen bere gaztelaniazko itzulpena ere, eskuzko testuan dagoenez: "Gabiota, blanca gaviota". Horrela dago (A), (B) eta (C) kopietan. (D) kopian, berriz, "Kaixo zuri, kaioa" bihurtu zen lehen lerroa, eta "Otoitza" titulua eman zion olerkiari; eta horren arabera itzuli zuen gaztelaniara: "Hola tú, gaviota". Horrela dago inprimategira joan zen DGAZ-ko testua ere; baina argitaratzean, koma berri bat sartu, eta "Kaixo, zuri, kaioa" bihurtu zen.
Lehen lerroa kenduta, euskarazko beste testu osoa berdina da kopia guztietan; baina ABGZ-ko makinazkoan bi hitz aldatu zituen eskuz, eta horrela argitaratu zuten. Kortxeteen arteko formak, beraz, AOB-ko kopietakoak dira, ABGZ-n eskuz aldatuak, liburura begira.
(1) Testu inprimatuaren aurreko kopia guztietan (ABGZ-ko makinazkoan ere bai) "Kaio zuri, kaioa" edo "Kaixo zuri, kaioa" dago idatzita lehen lerro hau.
(2) MRN-n eta AOB-(E) kopian daukagun gaztelaniazko bertsioa osoa da ezberdina —ez bakarrik lehen lerroarena— , (A') itzulpenaren, Gandiagak berak idatzitako eskuzkoaren aldean; autoreak berak egin ote zuen bigarren itzulpen hau? Zertarako? Gabriel Celaya-ren omenaldirako? Azpian eman dugu bigarren itzulpena ere.

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak badu beste olerki bat "Zu zara zu kaioa" hasten dena, Gabriel Celayari eskainia, eta horri 1990ean egindako omenaldirako idatzi zuena. Hemengo hau bestelako testuingurutan idatzi zuen, autoreak berak ABG liburuan argitu zuenez. Gabriel Celayaren omenaldikoan irakurri ote zuen olerki hau ere?

Iruzkina:
"Kixo, zuri, kaioa". "Ez nuen idatzi itsasertzean. Itsasertzean luzaro begietsi bai, Bermeoko urte gazte haietan, itsas txoriak hegan zoriontsu zirela pentsatuz, geu zoriontsu ginelako. Arantzazun idatzi nuen, Seminarioko gelan X. Egañak ekarri zuen polispanez egindako kaio irudi pita ikusezinetik zintzilikatua begiratu ondoren. Hark iratzarri zuen nire buruan poeman askatu nuen kaioa.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 86).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa