Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Oi, denbora bidazti,

Amaiera: uzten du elkorrik.

Iturri nagusia: ABG, 115 (ABGZ, 58)

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1985-10-12 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Denbora

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala (GOZA-1, B-023)

Kantaria: Pello Zabala (GOZA-1, B-023)

Testu-oharrak:
Kortxeteen artekoak AOB-ko eskuizkribuko formak eta makinazko kopiakoak dira, gero argitaratzekoan nonbait aldatuak. ABGZ-n ere AOB-n bezala dago testua ia erabat ABG-n ere, baina aldaketetako bat ABGZ-n bertan dago adierazita eskuz: "ezbadamaiot" (3. ahapaldia), "emate-ezbadiot" formaren ordez.

Iruzkina:
"Oi, denbora bidazti". Zer egiten duzu?, galdetu zidan aspaldian ikusi gabeko lagunak. -Bizi, erantzun nion. Bueno, jarraitu nuen: Bizitzen ahalegindu. Gutxietsi zion nonbait lagunak nire zereginari, haren irribarreak adierazi zidanez. Gutxi al derizkiozu bizitzeari?, ihardetsi nion. Oi, bizi egingo bagina, bizi! -erantsi nion-. Ba al dugu beste zorrik bizitzarekiko? Tamalez, bejetatu bai egiten dugu sarri, bejetatu, baina bizi? Hori beste kontu bat da, adiskide, benetan inportanteena den kontua.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 86).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa