Hasiera: Oi zenbat alferriko sentimendu!
Amaiera: sentimenduz eta maitasunez bada ere!
Iturri nagusia: I4D, 3
Beste iturria(k): AOB: 2 + ZKA, 12-13
Idazte-urtea: 1980-06 (ZKA)
Argitarapen-urtea: 2004 (Adio)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Arantzazu: Erromesak
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Prosa
Hiztegia:
* zainar = indartsu, bipil
* biligardatu = biziberritu, indarberritu
Testu-oharrak:
Makinazko hiru kopia ditugu artxiboan, eta hirurak dira ezberdinak; baina testuari dagokionez, berdinak, aldaera ortografiko edo morfologiko txikiren bat kenduta I4D kopia da azkena, zalantzarik gabe: Oņatirantza - Oņatirantz, biligardatu - beligardatu, ezagun jende - ezagunjende, erbesteratze - herbesteratze. ez eta - ez-eta, bai zen - bait zen, ikazkin jende - ikazkinjende, aidaots - aidahots, auzolan - hauzolan.
(1) ZKA-n "beligardatu" dakar, baina beste bietan "biligardatu"; honetara dela dirudi, P. Mujikaren hiztegiaren arabera.
Ingurune-oharrak:
[I] Artikulu honetan datozen leku-izen hainbaten argibide txikia doa hemen.
Biurgain: Elgeako Gallaurgain (Gallaur) mendi-lepoaren inguruko parajea.
Artaso (Artasoro): Arantzazuko santutegiaren aurrez aurre, Artiako maldan dagoen parajea, Gallaur lepotik behera hurbil.
Gallerdi (Gallaur Erdiko; "Gallardi" edo "Gailardi" ere idatzi izan zuen Gandiagak): Artaso baino beheraxeagoko parajea; bertan trikuharria ez, baina tumulua dago, Gandiagak berak beste nonbait dioenez: "Artaso dago, barrankoaren beste aldera, Arantzazuren gain-gainean. Artaso erori zenean, esan ohi dut nik, Arantzazu jaiki zen. Artaso da zelaiune bat, hiru artzain-borda edo, eta dolmen bat. Beheraxeago, Gailardi deritzonean, tumulu bat dago. Goian, bostehun bat metrotara, beste dolmen bat, Gailaurko dolmena. Artaso-gain horretatik bista zabal oso ederra dago." (HGB-ren bigarren edizioko "Epilogoa", 210-211 or.).
Sanadrian: Sandrati ere esaten zaio; Otzaurtetik gora, Arabarako eta Urbiarako bidean, harkaitz azpikoa igarogunea, Aizkorri eta Aratz mendikateen artean. Ermita dago harkaitz azpian.
Katabera: Aizkorri mendi-kateko meaztegi izana, Artzanbururen oinean. Goierritik Arantzazurako mendibidean gertatzen da.
Zurkutz: Iturrigorritik Arabarako bideko mendatea, Urkilla mendikatean (mendi-tontorra ere Zurkutz da).
Sanjuanzar: Elgeako Zekillaga tontorretik behera Artiako isurialeko mendiadarreko.
Harriurdin (Arriurdin): Katabera gaineko, Biozkorna lepotik Gorgomendi alderako harkaitza. Horren oinetik Arantzazura doan bidean bada iturri bat ("Amabirjinaren iturria"), eta bertan harri bat, "Amabirjinaren jarlekua" deitua.
Bizkorna (Biotzkorna): Brinkolatik Urbirarako bidean, Aizkorri mendi-kateko Artzanburu eta Arriurdin arteko mendi-lepoa.
Gaboņo: Urkilla mendikateko tontorra.
Gorgomendi: Aloņa mendiko tontorra, Aizkorri medi-kateko aurrena Oņati aldera.
Maila (Malla): Aloņaren maldako parajea, Goierritik Arantzazurako mendibidean, Biozkorna eta Arantzazu artean gertatzen dena.
[II] Sekillagako Mugarriaundixa: Historiaurreko zutarria da, Gandiagak berak aurkitu zuena Zekillaga tontor gainean.