Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hainbat eta hainbatek ez du

Amaiera: gutxiagorik ere.

Iturri nagusia: ZKA, 06

Beste iturria(k): 3KO, 40-42

Idazte-urtea: 1978-80-it (3KO)

Argitarapen-urtea: 2004 (Adio)

Gaia 1: Idazlea

Azpi-gaia: Idazlea: Inspirazioa

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa/poesia

Testu-oharrak:
Testu hau ia berdin dago bi iturrietan; 3KO jatorrizkoan prosa poetikoan idatzita dago; baina makinazkoan (ZKA liburugaian) lerro ebakitara ekarrita dago. —Adio liburuan, gurutzetxoaz (+) markatuta dagoen lerroraino ezberdin moztu dituzte poesi-lerroak; eta hortik aurrerakoa prosa moduan argitaratu dute—.
(1) 3KO-n eta ZKA makinazko testuan honetara zegoen lerroa: "Etorria ur duzu"; aditza ezabatu egin zuen eskuz.
(2) Adio liburuan honainoko lerroak ezberdin moztu dituzte; eta hemendik aurrerakoa prosa moduan argitaratu dute.
(3) 3KO-n eta ZKA makinazkoan: "izenez"; eskuz aldatuta horren gainean.
(4) 3KO-n eskuzko jatorrizkoan eta ZKA makinazkoan: "baduenik"; eskuz aldatuta horren gainean.
(5) 3KO-n eta makinazkoan: "Etorria ez da niretzat edozer"; gero ezabatu egin zuen "niretzat" hitza makinazkoan.

Ingurune-oharrak:
Ik.: 1980an hil zen Gandiagaren aita; hemengo testu hau idatzi zuenean artean aita bizirik zegoen nonbait, eta, dirudienez, sasoian. Horregatik, seguruenik 1980 baino lehenagokoa da testu hau.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa