Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Izenak jarriz

Amaiera: gauzei adi

Iturri nagusia: ZKA, 34

Beste iturria(k): 3KO, 38-39

Idazte-urtea: 1978-80-it (3KO)

Argitarapen-urtea: 2004 (Adio)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Artea

Azpi-gaia: Idazlea: Hitza

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(0) 3KO-ko jatorrizko testu eskuzkoan: "Izenak jarriz bizi"
(1) "eta ekin" dakar 3KO-ko eskuzko testuak.
(2) Eskuzko jatorrizkoan (3KO) honela dakartza lerro hau eta aurrekoa: "aldian aldikoari / (beti) berrituari"
(3) "ta larri" lerroa makinazkoaren gainean eskuz erantsita dago ZKA-n —Joxe Azurmendi-k iradokia nonbait, kaligrafiaren arabera—.
(4) Lerro hau eta aurreko seiak, "bentura miresgarria" lerrotik honakoak, aski ezberdinak dira 3KO eskuzko jatorrizko testuan; honetara dago han testua, bost lerrotan:
"tasun kreatzailearen
bentura miresgarria
gauzei izenez deituz
gauzei izenak berrituz
egunero mirestuz"
(5) Azken bost lerroak honen parte dira, eskuizkribuak adierazten duenez —tinta-kolore berberaz idatzita, eta minuskulaz hasita lehen lerroa— eta gaiari begiratuta; baina makinaz kopiatzean/zuzentzean aparteko olerkitzat-edo daude hartuta bost lerro horiek —seguruenik kopiatzaileak hurrengo orrialdean aurkitu zituelako koadernoan—.
(6) Horrelaxe, azken punturik gabe, dago testua; baina badirudi burututzat emanda dagoela olerkia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa