Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zakur nekatuaren

Amaiera: begirada betiko.

Iturri nagusia: ZKA, 31

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1978 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 2004 (Adio)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB-ko eskuzko testua eta ZKA-ko makinazkoa berdinak dira.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1978ko udazkenean egin zuen Gandiagak Lurralde santuko erromesaldia fraide taldean. Tel Aviv-en TAL hotelean egon ziren nonbait ostatuz. Ordukoa da noski olerki hau. Urte horixe dakar hemengo olerkiaren gai bera darabilen "Begien osteko zakurra" olerkiak.
[I] Zakurraren begiak zituela konturatu omen zen Tel Aviv-eko Tal hotelean zegoela, bere gelako mahaiko ispiluan begiratzean. Mahaiko ispilua, ala mahatik aurrera begiratuta armairuko ispilua?
(Ik. "Gaizki ikusia ezpalego" hasten den olerkia ere).

Iruzkina:
“Lur Santuetan egon nintzanean neure inpresio batzuk: leher egin arte ibiltzen nintzen dena ikusi ta goza beharrean beti inpresioz beteta. Edotariko apunteak hartzen nituen beti ere. Gau batean Hotelean neure begioz ohartu nintzen idaz mahaiko ispiluan. Aztoratuta (?) gelditu nintzen zergatik edo nondik gogortasun hau? Juxtu esperantzaren lurraldeetan nenbilen nire fedearen lurraldeetan. Urrengo egunetan obsesio bat biurtu zitzaizkidan neure begiok”. (Bitoriano Gandiaga)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa