Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Beti gaude eusten edo

Amaiera: beti gaude hasten

Iturri nagusia: AOB: 3

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Borroka

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerkiaren testua nahikoa nahasia dago, batean eta bestean zuzenketak egiten edo lerro berriak eransten saiatu zelako, sarritan ertzetan edo bazterretan idatziz; zatika edo dago idatzita. Garbira aldatu gabe utzi zuen. Oso zaila dago ahapaldiak eta lerroak lotzen; eta badirudi ere ideia bakarraren bariazioak iradokitzen saiatu zela. Gainera testuan ez dago ia batere puntuazio-zeinurik. Zalantzak zalantza, nolabait berreraikitzen saiatu gara.
(1) Lerro hau eta ondorengoa aparte daude idatzita, baina autoreak jarritako erreferentziazko zenbakiak zera adierazten du nonbait, hasieran idatzitako beste bi lerroen ordezkoak direla. Honetara zeuden hasierako bi lerroak: "euskaldunon lorpenak / erraz dira hausten".
(2) Bi lerro hauek non kokatu behar diren ez dago argi; Badirudi ahapaldi osoaren amaiera moduan daudela. Bestalde, lehen ahapaldi honen aldaera modukoa idatzi zuen beste paper batean; honetara:
"Beti gaude eusten edo
beti gaude hasten.
Gehiago dira, baņa
ez gaituzte hausten.
Halere ez diogu
geureari uzten"
(3) Ahapaldi berritzat jarri dugun hau lehen orrialdearen atzealdean dago.
(4) Ahapaldi honen edo honen parteren baten aldaera idatzi zuen aparteko hirugarren orrialdean:
"Beti kontrakorrontez,
beti aldazgora;
halere, geurearen
defentsan gustora"
(5) Ahapaldi hau aurrenaren oihartzun modukoa da; ala haren aldaera? Bestalde, azken bi lerroen aldaera moduan edo utzi zituen alboan idatzita: "hoztu ere luzaro / gabe gara hozten".
(6) Alboan beste bi lerro hauek daude idatzita, non sartzekoak diren asmatzen zailak: "ez dakit noiz bakean / utziko gaituzten". Eta azpian honako lerroak ere irakur daitezke, aurrekoen aldaera gisa edo idatziak:
"Gure etsaiak ostera
nahiz negu nahiz udalehen,
uda nahiz udazken
ez du inoiz esten"

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa