Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jaioz ari dira zelaiz

Amaiera: inguratuz, sekulakoz.

Titulua/Ezkaintza: Udaberri onespena

Iturri nagusia: L3G, 45

Beste iturria(k): AOB: 1 (ik. “Martxoak hogeita hamar”)

Idazte-urtea: 1984-03 (L3G)

Argitarapen-urtea: 1986 (L3G)

Gaia 1: Urtaroa

Gaia 2: Laguna

Azpi-gaia: Urtaroa: Udaberria

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Musikatzailea: Pello Zabala

Testu-oharrak:
Olerki hau, L3G-ko testuaz gain, AOB-ko pi kopiatan daukagu: (A) eta (B). Aurrena (A) zirriborroa edo da, erdizka makinaz eta eskuz idatzia; Lehen bi ahapaldiak osotuak edo daude bertan; hainbat lerro idatzi zuen eskuz, ahapaldirik osatu gabe; azkenik, aurreko lerro solteak alde batera utzi, eta beste ahapaldi bat osatu samartu zuen, baina ez zuen gero kopia garbietan jaso.
(B) kopiako testua, berriz, ia berdina da L3G-koarekin, baina tartean badago beste ahapaldi bat, itxuraz burutu gabe utzi zuena.
(1) Honen ondoren honako ahapaldi osatu gabea dago AOB-ko (B) testuan, erdi ezabatuta.
"Bizitzazko une hontan
dena sasoi, dena airos,
nire oroimen-gerrian
Jon eta Marisa dagoz.
Giro ta ordu nahi ditut
inguratu egun bertsoz"
(2) Hemen jaso dugu AOB-ko (A) kopian aski burututa dagoen ahapaldia, garbiko kopietara pasagabea:
"Goizaren alaitasuna
bizitzaren toberak joz
neuk ere poza ari dur
bertso berrien erritmoz
Jon eta Marisa, zuen
ezkontz eguna delakoz,
zuen oroitgarriz beude
[udaberri] lerro hauek
eztei eta sekulakoz"

Ingurune-oharrak:
[I] Jon Mayora eta Marisaren ezkontzarako idatzi zuen olerki honi "Udaberri Onespena" jarri zion titulutzat L3G koadernoan; horrekin batera daude "Martxoak hogeita hamar" eta "Kanta dezagun bistan" hasten direnak. Eibarko Azitainen izan zen ezkontza, 1984ko martxoaren 30ean.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa