Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ahots zara, Rigoberta,

Amaiera: beti.

Titulua/Ezkaintza: Rigoberta menchu-ri, topa (Nobel sari aurretik)

Iturri nagusia: ARAN, 723 (1992) 24. or.

Beste iturria(k): AOB: 3 (euskarazkoa eskuz) + AOB: 2 (euskarazkoa makinaz) + AOB: 2 (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, makinaz).

Idazte-urtea: 1992-09-17

Argitarapen-urtea: 1992 (ARAN)

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna

Dokumentu mota: Esk + Dakt + Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Sinadura: Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerki hau Arantzazu aldizkariak argitaratu zuen euskaraz. AOB, berriz, hiru kopia ditugu: 1. eskuz (euskarazkoa); 2. makinaz (euskarazkoa); 3. Posta elektronikoz jasoa (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa).
Euskarazko hiru kopiak berdinak dira, baita aldizkarian argitaraturikoa ere.
Jatorriz gaztelaniaz idatzi zuen, Gasteizko jatetxeetako batean: horren eskuizkribua ez daukagu, Uri Ruiz Bikandi-ri bidali ziolako, makinazko kopia eta guzti.

Ingurune-oharrak:
Olerki honen erreferentzia ez du jaso Julen Urkizak bere EBOB katalogoan.
AOB-ko sinaduraren azpian honela dio orriak: "Gasteiz, 1992ko irailak 17. Olagibel kaleko Zabala Jatetxean. Nonbait jatetxe horretan bileraren bat izan zen, Rigobertari Nobel saria ematea eskatzeko taldearena edo.
Uri Ruiz Bikandik, 2001eko apirilaren 12an Euskaltzaindiko Josune Olabarriari bidalitako mezu elektronikoaren bidez ezagutu dugu olerkiaren jatorrizko gaztelaniazko testua. Honela dio berak gutun horretan: "Beharbada, ezer baino lehen esan behar dut erdaraz egin ziola poema bazkaloste hunkigarri hartan. Aparteko mahai batera joan eta idazten hasi zen Gandiaga. Ostean, esan egin zion poema Rigobertari, bera ere poemagile trebea. Handik egun batzuetara, "apur bat txukundu eta moldezko hizkiz" erdarazko eskuzko originalaren fotokopiaz gain, makinaz idatzirik, poema euskaraz eta erdaraz bidali zidan Bitorianok". Eta ondoren dio: "(Ohartxo bat: Zabala jatetxea ez dago Olagibel kalean, baina hala dio bere testuak)". Rigoberta Menchú-ri Bake Nobel Saria emateko kanpainan parte bizia hartu zuen Gandiagak, jendeari horren aldeko sinadurak eskatuz ere bai.
Poema honen kidea da, saria eman ondoren, idatzi zuen beste poema: "Zapalgailuak galkaturiko" hasten dena.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa