Hasiera: Nire taiua,
Amaiera: bizitza ederra denik
Iturri nagusia: AOB: 2
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
(1) Olerki osoan ez dago puntuazio-zeinurik, lehen lerroko koma (,) izan ezik. Dena dela, olerkiak osotua ematen du bere horretan.
Ingurune-oharrak:
[I] Beste testuren batean dio Gandiagak, gaztelaniaz jakin gabe gaztelaniaz komunikatu beharrean gertatu zelarik Arantzazun mutikotan, galdu egin zuela bere izaera ireki eta jarduntsua: mututu egin zela. (Ik. “Zer da sentitzen 59 urte betetzean?” testua). “Oso hiztuna nintzen eta, bapatean, isila eta nirekoia bihurtu ninduen egoera hark”, dio elkarrizketetako batean (“Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia”, in: Punto y Hora de Euskal Herria, 1986, 423 zenb. 23. or.).