Hasiera: Has gaitezen berriro,
Amaiera: sinesmenari eutsi.
Iturri nagusia: AOB: 1 (B)
Beste iturria(k): AOB: 1 (A)
Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Olerkiaren bi bertsio edo ditugu AOB-n: (A) eta (B), biak eskuz idatzita eta paper ezberdinean. (A) bertsioa zirriborrotzat jo daiteke; (A) bertsioan aukeran utzitako zenbait aldaeren artean erabakia hartu zuen (B) bertsioan; dena dela, (B) bertsioan ere badaude alboan idatzitako aldaera berriren batzuk.
Hemen AOB(B) hartu dugu nagusitzat; hala ere, AOB(A)-ko testua ere osorik eman dugu
________________
AOB(B)
(1) Lehen bi lerroen aldaera gisa edo honako beste biok iradoki zituen alboan, baina hasierakoak ezabatu gabe: "Poz eta fede berriz / lot poz berriz lanari"
(2) Bi aukerak utzi zituen.
(3) Azken ahapaldi honen eta aurrekoaren artean marra luzea bota zuen... Azken hau baztertzeko asmotan? Dena dela, AOB(A)-n airean geraturiko azken ahapaldiaren ordez beste guztiz berri bat sortu zuen AOB(B) bertsio honetan.
________________
AOB(A)
(1) Autoreak parentesi artean sartu zuen lerroa... Baztertzeko asmoz? Beharbada bai, erriman "berriz" hitza ez errepikatzearren, besteak beste. Dena dela AOB(B) bertsioan kanpoan geratu zen.
(2) Bi aukerak utzi zituen autoreak. AOB(B) bertsioan "piztu" aukeratu zuen.
(3) Lerro hau eta hurrengo biak birmoldatzen saiatu zen autorea. Ez daude errazak irakurtzen, baina badirudi horrela joan daitezkeela, batez ere neurriari begiratuz.
(4) Lerro hau eta ondorengoa guztiz kanpora geratu ziren AOB(B) bertsioan.
(5) Honelaxe, azken punturik gabe, dago testua —puntuazio-zeinu gutxi dago, bestalde, AOB(A)-ko testu osoan—. Azken hitza badirudi "fedez" irakurri behar dela; orduan amaitu gabe legoke ahapaldia; "fede" irakurriz gero, agian burututzat eman daiteke. Dena dela, AOB(B) testuan ahapaldi guztiz berria idatzi zuen, horren ordez.