Bitoriano Gandiaga

Baseko eremuak: Testua

Gandiagaren testu idatzia jasotzen du eremu honek. Batzutan oinarrizko testuaren aldaerak eremu berean daude adierazita testuaren barruko kortxeteen bitartez, eta bestetan ohar-zenbakiak daude jarrita parentesi artean, ‘Testu-oharrak’ eremura bidaltzen gaituenak, zenbait aldaeraren berri emateko edo testuari buruzko bestelako jakingarriren bat azaltzeko. Olerkiaren aldaera osoa dago emanda batzutan eremu honetan, aldaera nagusiaren azpian, berorren iturri-kodea seinalatuz; bestetan euskarazko olerkiaren itzulpena ere emanda dago, berorren iturri-kodea seinalatuz. Aldaera-testua nahiz itzulpenekoa marra luzez dago bereizita euskarazko testu nagusitik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa