Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: SAD

Autorea: Arantzazuko Seminarioa (jabea)

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: lankidetza sistematikoa

Iturriaren izena: Seminario al descubierto (1970-1975) [aldizkaria]

Argitalpen-datuak: Arantzazuko Seminarioko barne aldizkaria (1969-1990), 18 or.

Iturriaren urtea: 1970-1975

Orrialde-kopurua: 18

Testu-kopurua: 18

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 2.2. Aldizkaria

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamninako orriak: aldizkaritik ateratako fotokopiak dira. Seminario al descubierto aldizkaria gaztelaniaz argitaratzen zuten gehienbat. Gandiagak hainbat zenbakitan, atzeko azalean, argitaratu zuen zenbakiz zenbaki bere olerkiren bat.

Edukia: 18 olerki argitaratu zituen denetara, 1970-1975 bitartean

Gaiak: Seminarioko gertakariak, Liturgi-aroak, urtaroak, eta horrelako gaiak landu zituen bereziki.

Datazioa: 1970-1975: Urte horietakoak dira Gandiagaren lankidetzak.

Lekukotasunak: Honela dio Gandiagak (ABG, 61. or.): "Seminario al descubierto deritzo Arantzazuko Seminarioan, erdia euskaraz eta erdia erdaraz, ateratzen genuen aldizkariari. Fraidegaiek idazten zituzten orrialderik gehienak, baina geuk ere jartzen genuen zerbait". Honela dio Gandiagak bere GDA liburuan, 22. or.: "Orain arteko zatiak kolejioko aldizkarian urtez-urte idatziak dituzu. Gero eten bat dator, aldizkariak porrot egin zuelako. Nik ez dakit noiztikoa dudan Gabonetan zerbait idazteko ohitura. Oso antzinakoa. Orduan erdaraz, baina Humanidadesetako hirugarren urtean Gabon-opor guztiak igaro nituen sei eta hiru laurden merezi izan zidaten Jesusen Jaiotzari buruzko bertsoak idazten. Badakit ohiturari eutsi niona eta irakasle berri nintzenekoan Seminariotik eta euskaraz Christmas bezala bidaltzen zirenak neuk idazten nituena. Badakit baita ere, borradoreak praka-poltsikoetan erabiltzen nituena, eta labanderiatik pasatu ondoren, paper-pelotatxo askaezin eginda berreskuratzen nituena".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa