Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: CFR

Autorea: Arantzazuko Frantziskotar probintzia (jabea)

Lankideak: Bitoriano Gandiaga, hitzaldia: "El euskera en el Colegio Seráfico y en la carrera" (245-261 or.)

Iturriaren izena: Cantabria Franciscana: "Congreso de literatura y predicación franciscana en Euskera"

Argitalpen-datuak: Cantabria Franciscana, nn. 57-58-59 zenb. (julio-agosto-oct. 1961) 215-318 or. Argitaratzailea: Arantzazuko Frantziskotar Probintzia,

Iturriaren urtea: 1961

Orrialde-kopurua: 17 (245-261)

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.2.2. Aldizkaria

Sailkapena-2: 1.2.2. AldizkariBestInpr

Kanpo-deskripzioa: Probintziaren barne-aldizkaria (24 x 17 cm), grapaz josia. Zenbaki berezia.

Edukia: Zenbaki monografikoa argitaratu zuen aldizkariak, Arantzazun Frantziskotarrek ospaturiko Kongresu bateko aktak jasoz: "Congreso de literatura y predicación franciscana en Euskera" (Aránzazu, 9-12 de agosto de 1960). Kongresu horretarako hitzaldi eta idazlan luzea aurkeztu zuen Bitoriano Gandiagak: "El euskera en el Colegio Seráfico y en la carrera" (245-261 or., gaztelaniaz).

Gaiak: Hitzaldian fraideen aldetik euskara hobeto ikasi beharra eta apostolutzan erabil beharra defenditu zuen, antropologoen, teologoen, hizkuntzalarien, Aita santuen eta beste hainbat aldetakoen arrazoiak ekarriz. Eta neurri zehatzak proposatu zituen gainera, batez ere Arantzazuko Ikastatxean, euskara ikasteko programari buruz. Euskara-irakasle zen bera, besteak beste, Arantzazuko Ikastetxean.

Datazioa: Kongresua 1960ko abuztuan izan zen. Uste izatekoa da urte hartan bertan idatzitakoa dela hitzaldia.

Bestelako oharrak: Gandiagarena da, zalantzarik gabe, kongresuko hitzaldirik luzeena. Ez dirudi Gandiagak beste testurik argitaratu zuen Cantabria Franciscana aldizkarian.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa