Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGB3E

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Hiru Gizon Bakarka. Eranskinak-3

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 49 orri

Iturriaren urtea: 1990~ (1969-1970)

Orrialde-kopurua: 49(94) orri

Testu-kopurua: 45

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.1. Bilduma

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Folio tamainako karpeta marroia da. Bertan HGB liburuko edota libururako zen material idatzi ugari dago, Din-A-4 tamainako orritan, alde bakarrean daktilografiatua. Denetara 94 orri dira, hiru sortatan banatuta: HGB1E (27 orri), HGB2E (18 orri), HGB3E (49 orri).

Edukia: HGB3E karpetako hirugarren sorta da: 45 olerki daude, HGB liburuan sartu gabeak, horiek ere, gehienak gaztelaniazko itzulpen eta guzti (itzulpena, Gandiagarena). Hemengo olerki asko Artxibo orokorrean AOB-O eta AOB-K markatutakoak dira; baina badaude hemen HGBN bildumakoen kopiaren batzuk ere. Bestalde, "Bai: ikusten dut. Ala itxu nagoela uste al duzu?" poema luzea (34-38 or.) ere badago, beste hainbat iturritan ere badagoena. Sorta honetako bat edo beste HGB1E sortan ere aurki daiteke, baina gainontzean denak bestelakoak dira.

Gaiak: Gai sozialak dira nagusi: Herria, euskara, etab.

Datazioa: Noizkoa ote da sorta hau: HGB-2 edizioa 1991koa da. Horregatik 1990eko urtekotzat jo dugu karpeta bera. Baina horko olerkiak (HGB3E-koak ere) askoz lehenagokoak dira, 1969-70 ingurukoak horietakoen kopiak edo direnez hemengo testuak. (Ik. AOB-O, AOB-P eta AOB-K iturrien berri, dagozkien erregistroetan, datu-base honetan).

Bestelako oharrak: Jose Antonio Adurizek zuzendu gabe daude HGB3E sortakoak; nonbait autoreak ez zituen aukeratu HGB liburuaren 2 edizioan sartzeko, eta zuzentzaileak ez zuen berrikusi beharrik izan, HGB1E-koak berrikusi eta zuzendu zituen bezala.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa