Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGB2E

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Hiru Gizon Bakarka. Eranskinak-2

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 18 orri

Iturriaren urtea: 1990~ (1969-1970)

Orrialde-kopurua: 18 (94) orri

Testu-kopurua: 30

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.1. Bilduma

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Folio tamainako karpeta marroia da. Bertan HGB liburuko edota libururako zen material idatzi ugari dago, Din-A-4 tamainako orritan, alde bakarrean daktilografiatua. Denetara 94 orri dira, hiru sortatan banatuta: HGB1E (27 orri), HGB2E (18 orri), HGB3E (49 orri).

Edukia: HGB2E karpetako bigarren sorta da: HGB1E lehen sorta zuzenduaren testu inprimatu hutsa, ordenagailuz egina, gainetik bestelako zuzenketa txiki batzuk gaineratuta; baina gaztelaniazko testurik gabe, hori joango ez zelako HGB-ren 2. edizioan. Karpetan HGB2E sortan dauzkagun olerkiak lehenagoko beste iturrietan ere badaude: Artxibo orokorrekoetan AOB-O eta AOB-K markatuetan, hain zuzen ere. Horko olerki gehienak HGBN-n ere badaude.

Gaiak: Gai sozialak dira nagusi: Herria, euskara, etab.

Datazioa: Noizkoa ote da sorta hau: HGB-2 edizioa 1991koa da. Horregatik 1990eko urtekotzat jo dugu. Baina horko olerkiak denak askoz lehenagokoak dira, 1969-70 ingurukoak, horietakoen kopiak edo direnez hemengo testuak. (Ik. AOB-O, AOB-P eta AOB-R iturrien berri, dagozkien erregistroetan, datu-base honetan).

Lekukotasunak: Horren hasieran honako oharra dago, Gandiagak idatzia: "Liburua osatu zenean, handik kanpora utzi zen zenbait atal, lehenengo argitalpenean. Bigarren honetan eraskin gisara ipintzen dugu orduan sartu ez zenaren zati bat, interesgarria gerta daitekelakoan. Poema bakoitza liburuan berez zegokion zatiaren arabera ematen da". Liburuaren hiru atal hauetan sartzekoak ziren, hain zuzen ere, Adurizek eskuz seinalatuta utzi zuenez: Alegiak (1-11 orrietakoak), Korupekoak (10-17 orrietakoak) eta Hamaseiharrieta atalekoak (17-18 orrietakoak). Dena dela, bigarren edizioan ez zuten eranskin hori sartu; jakin ez, zergatik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa