Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: A2S

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Azkenaldiko 2 Sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 35 orri

Iturriaren urtea: 1998~

Orrialde-kopurua: 35

Testu-kopurua: 33

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: I. Paper sorta: 35 orrikoa (22 x 15 cm). –Orri guztiak ez dira tamaina berekoak–. II. Eskuz idatzita daude orri denak, eta gehienak orriaren alde batetik bakarrik. Testu gehienak orrialde banatan daude idatzita. Horiek zenbakitu egin ditugu geure aldetik, erreferentziak errazteko. Izenik gabe, baina horrelaxe, sorta bezala, aurkitu dugu Gandiagaren artxiboan.

Edukia: 33 testu dira: Gehienak olerkiak dira, baina badaude hitz lauzko testuak ere. Hemengo testuak argitaratu gabe geratu ziren Gandiaga hiltzean. Sorta honetan bakarrik aurkitu ditugu, ez bestelako iturritan.

Gaiak: Sortako testuek batasunik badute gaiaren aldetik eta ageri duten bizi-giroaren aldetik. Bizitza da horietako gai nagusia; badaude otoitzen batzuk ere.

Datazioa: Data zehatzik jarri gabe, Gandiagaren bizitzako azken urteetakoak direla esan daiteke; seguruenik 1995etik geroagokoak. Argitaratzeko inolako asmo jakinik gabeko testuak dira, egunez egun idazten zituenak, unean uneko gogoetak eta sentimenduak paperean jartze aldera. Espiritu hori bizi izan zuen azken urteetan, gaitzak harrapatuta. Behin-behingoz 1998ko data eman diegu. Baina 8bis orrialdekoa, adibidez, ezin da autorearen bizitzaren azken aldikoa izan, HGB-1 (18. or.) testuaren hasiera baita ia erabat, idazkera eta guzti ("Euskalerria")... Ala liburuko testua hartu ote zuen horren gain azken puntuko iruzkina egiteko?: "Herriko neke eta ondoezen sinbolo txakolina, seinale, sakramentua".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa