Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Xabier Egaņari]
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen eta eskuizkribuen sorta, 25~orri
Orrialde-kopurua: 25~orri
Testu-kopurua: 8
Dokumentu mota: Makinaz/eskuz
Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta
Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Orri gehienak Din-A-4 formatokoak dira, makinaz alde bakarretik idatziak. Orrialde bat baino gehiagoko dokumentuak grapaz josita daude. Olerki txiki bat, "Kolore-zorabioak" Din-A-5 formatoko paperean dago idatzita. Bada olerki berezi bat, Gandiagan Xabier eta Mari Joseren ezkontzarako idatzitakoa: diptiko inprimatu baten gainean dago eskuz idatzita euskarazko jatorrizko testua; koartila tamainako bi orrritan (alde bietan) eskuz idatzita dago gaztelaniazko itzulpena; eta diptiko moduan tolestaturiko Din-A-3 tamainako paperean dago makinaz txukun idatzita olerki osoa, "diptikoaren" alde batean euskarazko testua, eta bestean gaztelaniazko. "Xabier Egaņari zenbait galdera" tituluko elkarrizketa bi kopietan dago, bakoitzak 3 orrialde.
Edukia: Xabier Egaņari buruz -berari pertsonalki zuzendutako edo barren obra artistikoari buruz- Gandiagak idatzitako hainbat idatziren -olerki, bertso, elkarrizketa formakoren- sorta da hemengo hau: 8 dokumentu denetara. Hemen ez daude Gandiagak Egaņari eskainitako olerki eta testu literario guztiak, horietako batzuk argitaratuta daudelako eta jatorrizkorik geratu ez delako edo.
Gaiak: Gaiak heterogenoak dira; baina gehienbat Egaņaren arteari buruzkoak.
Datazioa: Idatzi hauen datari dagokionez, garai eta urte ezberdinetakoak dira: batzutan ezaguna da urtea, bestetan ez.