Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: DAS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Dokumentu apartekoen sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta (daktilografiatuak eta inprimatuak), 25~orri

Orrialde-kopurua: 25~orri

Testu-kopurua: 4

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz / Inpr

Sailkapena-1: 3.4.3. Sorta

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Bost paper-sorta dira, paper tamaina eta estilo ezberdinetakoak, eta gaiaren aldetik zer ikusirik ez dutenak,artxiboan bilduma berean jarriak, aparteko dokumentu garrantzizko gisa: 1. "Ni Obelaunen jaio nintzen" (eskuizkribu originala (6 orrialde, folio tamainakoak); 2. "Mundua zuria mundu" (eskuizkribu jatorrizkoaren (3 orri) bi bertsio (zirriborroa eta garbikoa), Din-A-4 formatoko paperetan); 3. "Hemen, euskaraz ez dakienak" olerki ezagunaren partitura (eskuzko jatorrizkoa), testuaren kopia inprimatua eta daktilografiatua, eta bestelako dokumentazioa (tamaina ezberdinetako paperetan); 4. "Muy querido Jorge" hasten den gutunaren eskuizkribuaren fotokopia, DIN-A-4 tamainako paperean (4 orri); 5. Bitorianoren azken gutuna Joanita arrebari (jatorrizko eskuizkribuaren fotokopia, Din-A-4 tamainako paperean)

Edukia: Bost dokumentu, balio berezikoak eta bereziki gordetzekoak: 1. "Ni Orbelaunen jaio nintzen" -datu-basean "Idazti hau ez duzu liburu" hasten da- idatziaren eskuzko kopia (ez osoa), kaligrafia zaindu eta apainarekin autoreak berak idatzia, Eibarko damaskinatu-zaleen liburu-proiekturako. (Gero ez zuten liburua argitaratu). Bere biografia laburra eskaintzen du dokumentu horretan. 2. "Mundu zuria mundu"sorta: hiru olerki txiki oso kideoak edo olerki bakarra hiru bariaziotan, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Zurgai aldizkariak bakartzat argitartu zuen, eta erregistro bakarrean dago erregistratuta datu-basean. Gandiagak bere eskuz oso apain idatzi zituen hiru ataltxoak, bakoitzean bere sinadura jarriz. Zarautzen egindako pintura erakusketa baten aurrean, eta nonbait artistak eskatuta, berari koadroek sortu zioten inpresioa agertzen du "triptiko" poetikoan. 3. "Hemen, esukara ez dakienak": olerkiaren jatorria, eta jatorrizko testua eta doinua ezagutzeko dokumentazioa: a) olerkiaren jatorrizko testua, Pello Zabalak musikatua eta partitura, Din-A-5 tamainako diptiko modukoan idatzita; b) horren fotokopia. bi orrialdetan moldatua; c) olerkiaren testua digitalki inprimatua, beraren bi aldaerak zutabe banatan ipinita, eta azpian oin-ohar bat olerkiari buruzko argibidetzat, P. Agirrebaltzategik egina; d) Jose Luis Merinori Gandiagak idatzitako gutun-oharra, olerkiaren lehenagoko testuaren forma laburtua, nonbait hark eskatua, bidaltzearekin batera; e) Erein argitaletxeak poster txikiaren formatoan argitaraturiko olerkiaren bertsio laburtua, eta horren testu daktilografiatua,inprimategirako prestatua, Gandiagan bidalitako jatorrizkoaren kopia (1970an datatua). 4. "Muy amado Jorge: Paz y Bien" hasten den gutuna, Gandiagak 2001eko otsailaren 14an (hil baino astebete lehenago) bere lagun handi Jorje Oteitzari idatzia, azken agur gisa. Jatorrizko testua -edo bidalitako testuaren lehen fotokopia?- Arantzazuko artxiboan dago, eta Gandiagaren artxibokoa hangoaren fotokopia da. 4. Gandiagak hil baino lehenxeago bere arreba Joanitari emandago gutun-testamentu gisakoa, eskuz idatzia, bere hezurrak Orbelaun baserrian, gurasoenen ondoan, jartzea nahiko lukeela adierazten duena.

Gaiak: Dokumentu eterogenoak dira; eta hala dira horien gaiak ere.

Datazioa: Bakoitzari data ezberdina esleitu behar zaio. Hirugarrena da zaharrena, jatorriz seguruenik 1969koa (edo lehenagokoa). Laugarrena eta bostgarrena 2001ekoak dira, olerkari hil aurreko egunetakoak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa